Bihar Hernanira bide segurtasunari buruzko kanpaina iritsiko da

2017(e)ko irailaren 17a, igandea - 13:11etan eguneratua

HERNANI – Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren Trafiko Zuzendaritza mugikortasun segurua sustatzen ari dira Seguru baietz kanpainaren bitartez eta bihar Hernani bisitatuko du. Urbieta kalean, 17.00etatik 19.00etara, bide segurtasuneko jolasekin ordenagailu batzuk jarriko dituzte, joko erraldoiak eta bideo jokoak egongo dira eta parte-hartzaileei opariak banatuko dizkiete. Euria egiten badu, Atsegindegin burutuko da kanpaina. – A.M.