Maileguak itzultzeko kutxa bat jarri dute liburutegi kanpoan

2017(e)ko irailaren 17a, igandea - 13:14etan eguneratua

ORIO – Orioko liburutegiak ordutegi mugatua du eta jende askorentzat zaila egiten da hartutako liburuak itzultzea ordutegi horren barruan. Hala, arazo hori konpontzeko, Udalak kutxa bat jarri du kultur etxearen ate ondoan, erabiltzaileek aukera izan dezaten maileguan hartutako liburuak edozein ordutan itzultzeko liburutegiraino igo beharrik gabe. Modu horretan, egunaren edo gauaren edozein ordutan itzuli ahal izango dira liburuak. Liburua kutxaren barruan sartu besterik ez dute egin behar erabiltzaileek. Kutxa babestuta dago eta ez zaio barrura hezetasunik sartzen. Maileguak itzultzeko kutxa kultur etxearen ate ondoan jarri da, sarrerako eskaileren ondoan. – A.R.