Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra
Erripan gora

Norteko estazioa

Por Enrike Diez de Ulzurrun - Domingo, 17 de Septiembre de 2017 - Actualizado a las 06:10h

Galería Noticia

Garai batean, ipar haizeak tren hotsa ekartzen zuen harresietaraino. Hots hura gauez entzuten zen Alde Zaharrean, hiria loaren isiltasunean bildua zegoenean. Lehenago, goizeko 7etako meza entzun ondoren, mendigoizaleek maiz hartzen zuten trena Iruñeko tren-geltokian, goizean goiz Sakanara joateko, eta hango herrietatik Aralarko kasko edo Beriain aldeko bargetara igotzeko, trena herri aunitzetan gelditzen baitzen. Gero, itzulitakoan, geltoki ondoko Bar Españan kopaka hasi, Arrotxapeko taberna zuloetan edari-legean segi, eta aski pinpirinduak eta kantuka igotzen zuten Santo Domingoko edo Portale Berriko malda, aunitzek zahato hutsa soinetik zintzilik zeramatela, baxoerdiren bat gehiago txintxurreratu nahian, etxean sartu baino lehen. Garai hartan, jakina, ez baitzen inolako arazorik joan-etorria egun berean trenez egiteko. Urteek aurrera jo ahala, ordea, eta ke beltz izugarria botatzen zuten tren-makinak desagertzearekin batera, ibilbide laburreko trenak ere bakantzen joan ziren, herrietara joateko trenak, alegia, eta horren ondorioz, geltokia mendigoizalerik gabe gelditu zen, eta herrietako jendeak ere, oro har, trena hartzeari utzi zion. Orduz geroztik, makina bat hots entzun dira geltokia lekuz aldatuko ote duten, Etxabakoitz aldera eramanen ote duten, eta horrez gain, trenbideak hiriaren iparraldean egiten duen bihurgune izugarria kenduko ote duten, baina asmo guztiak asmo gelditu dira, eta hobe horrela izatea, munta handiegiko asmoak izan baitira, eta aste honetakoak, gainera, itxura hutsekoak, azpijoko politikoaren mesedetan erabiliak, herenegun Ibai Fernandez kazetari hautak egunkari honetan ederki idatzi bezala. Horrenbertzez, 150 urte baino gehiago egin ditu Norteko tren-geltokiak (halaxe erraten zitzaion) betiko kokalekuan, eta bertze 150 urtean ere iraunen omen du bere horretan. Bejondaiola.

Herramientas de Contenido