Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

NOGek bere jarduera kirurgikoaren berrantolaketa burutu du beste bi ebakuntza-gela irekitzearekin

Egindako aldaketei esker, A-NOGen eta B-NOGen antolatutako kirurgia-saioak % 9 handituko dira

navarra.es - Lunes, 18 de Septiembre de 2017 - Actualizado a las 19:07h

Ospitaleguneak (NOG) bere jarduera kirurgikoaren berrantolaketa burutuko du bihar, beste bi ebakuntza-gela irekitzearekin. Horrela, azken belaunaldiko ekipamendua izango dute, toraxeko kirurgia, endokrinoa, baskularra eta neurokirurgia egiteko.

Azken bi urteetan egindako instalazio berriek eta antolaketa-aldaketek ebakuntzen programazioa % 9 handituko dute A-NOGen eta B-NOGen (antzinako Nafarroako Ospitalea eta Virgen del Camino Ospitalea, hurrenez hurren): asteko 440 ebakuntzetatik 480 ebakuntzetara pasako dira goizetan.

Programazioaren handitzea Kirurgia Pediatrikoan nabarituko da bereziki, % 30 handituko delako, astero 52 ebakuntzetara heldu arte. Plangintza berriak, instalazioen handitzea eta ekipamendu berrien eskuratzeak arretaren eta pazientearen segurtasunaren hobekuntza ekarriko dute;baita osasun arloko profesionalen eskura dauden baliabide eta eremuetan ere.

Gaur irekitako bi ebakuntza-gelei Ebakuntza Zentralean I jadanik dauden beste sei gehitu behar zaizkie, A-NOGeko lehen solairuan dagoen bloke bat, H pabiloian. Bi gela berriak 7. eta 8. ebakuntza-gelak izatera pasako dira. Dimentsioak hauek izango dira hurrenez hurren: 44,10 m2 eta 58,95 m2.

Bi ebakuntza-gelek berunezko erradiobabes egitura bat dute, eta azken belaunaldiko ekipamendua dute, erabilera anitza izan dezaten. 7. ebakuntza-gela toraxeko kirurgiarako, kirurgia endokrinorako eta kirurgia baskularrerako erabiliko da;8. ebakuntza-gela, berriz, neurokirurgiako ebakuntzetarako bakarrik erabiliko da.

307.000 euro ebakuntza-gelen ekipamendu medikorako

Erositako ekipamendu medikoaren kostua 307.000 eurokoa izan da. Horrez gain, 1.700 euro bideratu dira garbiketa-lanetarako eta klimatizazio hodiak eta ura hornitzeko hoditeria desinfektatzeko eta aretoak balidatzeko.

Bi ebakuntza-geletan mahai kirurgikoak, eraginkortasun handieneko LED argiak, gailu mugikorrak sabaian, gurpilen gaineko ekipamenduen erabilera txikiagotzeko, kableak eta loturak integratuta, bereizmen handiko monitoreak hainbat irudi motetarako (erradiografiak, erresonantziak, angiografiak eta abar) eta arnasgailuak izango dira, bestelako tresnen artean.

8. ebakuntza-gelak ebakuntzen irudiak denbora errealean emateko aurreinstalazioa ere badu, irakasleen prestakuntzarako, ikastaroak, jardunaldiak edo kongresuak egiteko. 7. eta 8. geletara eramandako ebakuntzak egiten ziren bi ebakuntza-gelak kirurgia plastikoa eta bularreko kirurgia egiteko erabiliko dira, orain arte B-NOGeko II. Bloke Kirurgikoan egiten zirenak.

Horrela, A-NOGen eskaintzen diren kirurgia-zerbitzuak handitu dira. Horrez gain, kirurgia orokorreko ebakuntzak ere egiten dira (koloproktologia, pareta kirurgia eta endokrinoa), eta bihotzeko kirurgia.

40 jardunaldi kirurgiko gehiago astero

Antolaketa-aldaketei esker, astero beste 40 ebakuntza gehiago egingo dira. Zehazki, aurreikuspenen arabera, beste bi saio izango dira helduen aurpegi-masailetako kirurgia egiteko;bi, kirurgia pediatrikorako;bi, helduen kirurgia plastikoa egiteko eta bat, haurrentzat;sei, ginekologiarako;sei ebakuntza-gela kirurgia orokorrerako;lau, neurokirurgiarako;bi, haurren otorrinolaringologiarako;hamabi, helduen oftalmologiarako, eta, bat, haurrentzako, eta bi, haurren traumatologiarako.

A-NOGen eta B-NOGen berrantolaketa kirurgikoa programazioa eta laguntza-zerbitzuak hobetzeko egin da. Lehen aldaketan 2016ko otsailean hasi ziren, urologiako kirurgiako, kirurgia baskularreko, dermatologiako eta paretako kirurgiako ebakuntzen banaketan. Joan den maiatzean doiketak egin ziren bularreko kirurgiaren, otorrinolaringologiaren eta oftalmologiaren programazioan. Ekainean, B-NOGek bloke kirurgiko berri bat estreinatu zuen, zortzi ebakuntza-gelekin.

Plangintza berria hilabete honetan amaituko da, beste bi ebakuntza-gela irekitzearekin. Horrez gain, doiketak egingo dituzte neurokirurgian, kirurgia plastikoan, ginekologian, bularreko kirurgian, ORL, aurpegi-masailetakoa, kirurgia orokorra, kirurgia pediatrikoan eta gainerako azpiespezialitate pediatrikoetan.

Plangintzaren hobekuntzari esker, historikoki gela desberdinetan ebakuntzak egin behar izan dituzten espezialitateek erreferentziako ebakuntza-gela bat izango dute ebakuntza gehienetarako. Horrez gain, hobekuntzak egin dira biltegien kudeaketan eta langileen kontratazioa handitu egin da.

30.000 ebakuntza inguru programatuta urtean

Nafarroako Ospitalegunean 32.698 ebakuntza egin ziren iaz (28.376 programatuta eta 4.322 premiazkoak). Guztira, 2015ean baino 1.172 ebakuntza gehiago egin ziren. Ebakuntza gehien egindako espezialitateen artean hauek nabarmendu ziren: kirurgia orokorra (6.962 ebakuntza), Traumatologia eta Ortopedia (6.418), Oftalmologia (5.742), Urologia (2.450), Otorrinolaringologia (2.147) eta Ginekologia eta Obstetrizia (1.558).

Últimas Noticias Multimedia