Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Gerrari buruzko dokumentala ikusi ahalko da Soraluzen

Elgoibarren gertatu zena jasotzen duen ‘Memoriaren ganbaratik’ lana emango dute ostiralean antzokian

2017(e)ko irailaren 19a, asteartea - 06:11etan eguneratua

soraluze- Soraluze 1936 lan taldeak antolatuta, gerra zibilaren inguruan Elgoibarren gertatutakoa jasotzen duen Memoriaren ganbaratik dokumentala ikusteko aukera izango da datorren ostiralean (19.00etan) Soraluzeko antzokian.

Ekimenaren antolatzaileek gogorarazi dutenez, Elgoibar 1936 lan taldeak eta Taupada antzerki taldeak elkarlanean prestatu zuten ikusentzunezko horretan “gerra garaiko testigantzak, errekreazioak eta argazkiak” agertzen dira.

Hori ikusita, beraz, Soraluzen gertatu zenaren ideia egiteko parada izango dute herritarrek.

Dokumentala ikusteko sarrera doanekoa izango da eta proiekzioa hasi aurretik Elgoibar 1936 lan taldeko ordezkariek lanaren nondik norakoak azalduko dituzte. - J.L.

Herramientas de Contenido