Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Aiztondon egingo dute minbiziaren aurkako martxa

Irailaren 26an hasiko dira hitzaldiak eta sukaldaritza tailerrak, baina ekimen nagusia urriaren 7rako iragarri dute

2017(e)ko irailaren 20a, asteazkena - 06:11etan eguneratua

Atzo Zizurkilen egindako aurkezpenean.

Atzo Zizurkilen egindako aurkezpenean.

Galería Noticia

  • Atzo Zizurkilen egindako aurkezpenean.

Zizurkil- Tolosako Udalari testiguan hartu ondoren, Aiztondo bailaran burutuko du Minbiziaren Aurkako Elkarteak bere aurtengo ekimen berezia. Aduna, Alkiza, Amasa-Villabona, Asteasu eta Larraul minbiziaren aurka elkartuko dira urriaren 7an ospatuko den ekimen handian.

2014an Gipuzkoa herriz herri zeharkatzea erabaki zuen Minbiziaren Aurkako Elkarteak bi helburu nagusirekin: batetik, gaixotasuna jasaten dutenei eta bere familikoei bakarrik ez daudela adieraztea, eta bestetik, bizi ohitura osasungarriak sustatzea herritarren artean. Elkartearen hirugarren ardatza, ikerketa bultzatzea da. Ikerketa, prebentzioa eta laguntza oinarri direlarik, Aiztondo bailaran burutuko da irailaren 26an hasiko den egitaraua.

Irailaren 26an Minbizia familian sartzen denean... noiz eskatu lagun-tza? hitzaldia izango da Adunako kultur etxean;27an Minbizia, bizitzaren gaixotasuna?Asteasuko udaletxean;urriaren 3an sukaldaritza ikastaroa izango da Villabonako Behar Zana elkartean (aurrez izena eman behar da: 943 652 143);urriaren 4an txikiek fruta eta barazkiak jateko tailerra izango dute Zizurkilgo kultur etxean;eta urriaren 5ean show cooking saioa iragarri dute Villabonako Berdura plazan.

Eta urriaren 7an, AECC martxan ekimenaren baitan, kirol ekintzak Zizurkilen, ibilaldiak Zizurkilera, erraldoiekin kalejira Villabonara eta zumba edo spinning bezalako ekin-tzak izango dira. Zarauzko herriaribpasako zaio testigua, azkenik. - M.S.S.

Herramientas de Contenido