Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Bihar Aita Manuelen liburuaren proiektua aurkeztuko da

Gema Ces eta Idoia Larrañaga egileek 19.30ean San Pedroko arrantzaleen kofradian haurrentzako lan hau azalduko dute

2017(e)ko irailaren 20a, asteazkena - 06:11etan eguneratua

Pasaia- Bihar 19.30ean San Pedroko arrantzaleen kofradian Aita Manuelen, Pasai San Pedroko traineruko patroi handiaren, figura historikoa azaltzen duen haurrentzako ipuin liburuaren proiektua azalduko dute bi egileek, Gema Ces eta Idoia Larrañaga herritarrek.

Proiektu hau Foru Aldundiak antolatzen duen Meta Gipuzkoa 2017 programara aurkeztutako lan guztien artean aukeratutako bat izan da eta crowfounding bidez;hau da, herritarren aportazio txikien bidez, finantzatua izango da.

Dagoeneko liburuaren 500 ale inprimatu ahal izateko 1.830 euro lortu dute, behar denaren %35. Gutxienez, 5.090 euro behar ditu eta sarrera hauek lortzeko 35 egun ditu. Foru Aldundiak emariak bikoiztu egingo ditu eta dagoeneko 900 euro bideratu ditu proiektu honetara.

500 aleren inprimaketaren finantzaketa ‘crowfounding’ bidez egingo da eta Foru Aldundiaren laguntza ere izango du

Haur liburua finantzatzen lagundu nahi dutenek goteo.cc/aitamanueleu webgunera jo dezake eta han hamar eta ehun euro bitarteko laguntza eman. Finantzakideek zenbait opari jasoko dituzte trukean: orri-markatzaileak, ipuinaren marrazki baten laminak, liburuaren ale bat, zapi moratuak eta solasaldiak eta afariak egileekin.

Diruaz gain, kolaboratzaileak ere behar dituzte ordainsariak bana-tzeko eta egin nahi diren ekitaldi guztiak gauzatzeko.

“Proiektu hau egiteko izan dugun motibazioa da, azken urte hauetan badagoela herrian mugimendu kultural bat oso interesgarria. Gure proiektua San Pedroko herriari zuzenduta dago, baina baita ere kanpoan bizi diren sanpedrotarrei edota, San Pedrokoa ez izan arren, arraunketa mundu hura ezagutu zutenei ere;azken finean, itsas kulturan interesa daukanari, eta kultura horren barne arraunketa munduan zeuden baloreekin identifika-tzen denari”, azaldu dute Ces eta Larrañagak.

“Ezinbestekotzat jotzen dugu gure haurrek beraien erroak non dauden ezagutzea, beraien herriaren historia zein den, arbasoen bizi modua, zerekin par eta negar egiten zuten”, ziurtatu dute.

Izan ere, asteburu honetan ehun urte bete dira Aita Manuelek San Pedrorentzat Kontxako lehen bandera lortu zuenetik. Gero beste bost bandera jarraian lortu zituen eta bera da herriko historian garaipen gehien lortu dituen patroia. - A.M.

Herramientas de Contenido