Iturburuaren proiektua garatzeko hausnarketa, gaurtik

A.D. - 2017(e)ko irailaren 20a, asteazkena - 10:20etan eguneratua

Leintz Gatzaga - Leintz Gatzagako Udalak Iragana, gazta eta etokizuna proiektua garatuko du. Etorkizuneko erronkak definitu eta gatz iturburuaren proiektua ezagutarazteko hausnarketa herritarra egin nahi da. Prozesua Aztiker Ikerguneak gidatuko du eta lehenengo urratsari gaur ekingo diote kultur etxean 18.00etatik aurrera ospatuko den herritar guztiei zuzendutako bileran. Hurrengo hi-tzorduak hilaren 27an eta urriaren 28an izango dira.