Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Bertsolari Txapelketa larunbatean abiatuko da

N.G. - Jueves, 21 de Septiembre de 2017 - Actualizado a las 06:13h

Parte-hartzaileak, atzoko aurkezpenean.

Parte-hartzaileak, atzoko aurkezpenean. (Foto: Ruben Plaza)

Galería Noticia

  • Parte-hartzaileak, atzoko aurkezpenean.

donostia- Baigorrin ekingo diote Bertsolari Txapelketa Nagusiari heldu den larunbatean, hilaren 23an, Bertsozaleen Elkarteak atzo Amasa-Villabonan egindako aurkezpenean jakitera eman zuenez.

Iparraldeko herrian jokatuko da Bertsolari Txapelketa Nagusiko lehen final laurdena, hain justu, eta bertan ariko dira Aimar Karrika Iribarren, Ander Lizarralde Jimeno, Alaia Martin Etxebeste, Beñat Ugartetxea Ostolaza, Mikel Artola Izagirre eta Xabi Maia Etxeberria.

Antolatzaileek jakitera eman zutenez, 15:00etan zabalduko da sarrerak erosteko leihatila, 16.00etan aretoko ateak, eta 17.00etan hasiko da saioa Baigorriko Ezker Paretan. Interneteko salmentari dagokionez, sarrerak ostiraleko 18.00ak arte izango dira eskuragai www.bertsosarrerak.eus atarian, eta zenbakitu gabeak direnez, “garaiz ibiltzea” gomendatzen dute Bertsozaleen Elkartetik.

Herramientas de Contenido