Tradizioaren besta prest igandean Lizarietan

Etxalar eta Sarako Usategien arteko hitzarmena berretsiko dute

Jueves, 21 de Septiembre de 2017 - Actualizado a las 06:11h

ETXALAR- Egun guziko egitarau zabala izanen da Lizarietan igandean, Usategietako Tradizioaren harira. 10.00etatik 13.00etara Sarako Merkatua eta Etxalarko azokaren salmenta postuak, usoak sarean erakusketa, haurrentzako puzgarriak eta hamaiketakoa taloekin izanen dira. 10.30etik aitzinera boteluze pilota partida izanen da eta segidan 11.30ean Usategietako makila (karrote) botatzeko munduko laugarren Txapelketa. Ondotik proba-tzeko aukera izanen da. 12.30ean 2011ko irailaren 4an Sara eta Etxalarrek egindako hitzarmena berretsiko dute. 13.00etan Sarako dantzariek emanaldia eskainiko dute eta 14.00etan bazkaria izanen da Lizarietako zelaian. 17.30etik aitzinera Herri Kirol emanaldia eta Beñat eta Fernandoren eskutik musika izanen dira. Bazkarian apuntatzeko azken egua gaur izanen da. - A.A.