Haziak nola lortu azalduko dute gaur arratsaldean

A.M. - 2017(e)ko irailaren 21a, osteguna - 10:56etan eguneratua

Hernani - Gaur 18.00etatik 19.30era, Hernaniko Baratze Parkean, Furgobaratzak Nola lortu norberaren haziak? izeneko tailerra eskainiko du dohain. Bertan, hazitarako landareak hauta-tzen, hazitara igotzen uzten eta haziak hartu eta gordetzen ikasiko dute. Tailerra irekia da edonorentzat, nahiz eta Baratze Parkean lursailarik ez izan.