Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Itsasondon lau eguneko festak hasiko dituzte gaur

Bihar 18.30ean jai hasierako pregoia eta Ijittoaren jaitsiera egingo dituzte, eta igandera arte ospatuko dituzte jaiak

M.A. - Jueves, 21 de Septiembre de 2017 - Actualizado a las 06:12h

Itsasondoko jaietako karpa jartzen, atzo goizean.

Itsasondoko jaietako karpa jartzen, atzo goizean. (M. A.)

Galería Noticia

  • Itsasondoko jaietako karpa jartzen, atzo goizean.

Itsasondo- Ofizialki bihar hasiko dituzte Itsasondon herriko jaiak, baina gaur ere izango da zer egina. Izan ere, 17.00etan adin guztietarako sukalde tailerra egongo da eta bertan erroskilak egiten ikasiko dute. Bizi nahi elkartean izango da.

Bihar arratsaldean lehertuko du festak herrian. 17.00etan zinta karrera egingo dute eta ondoren merendola izango da. Jai hasierako pregoia eta Ijittoaren jaitsiera 18.30ean egingo dute, udaletxeko balkoitik. Ohiko suziriak bota, eta musikaz eta giro onez betetako hiru egun izango dituzte aurretik itsasondoarrek. Ondoren, toka txapelketa egingo dute frontoian. 21.00etan, berriz, ohiko herri afaria egingo dute. Eguna musikarekin amaitzeko, 23.00ean, Joxe Mendizabalekin kantu afaria eta dantzaldia egingo dute eta goizaldean ba-tzuri zopa eta txokolatea banatuko dute Kaxintanen.

Larunbatean goizean goiz eresiak igaroko ditu Itsasondoko kaleak, herriko txistulariekin. 13.00etan Beitiko igoera egingo dute eta 14.30ean paella jana hasiko dute. Arratsaldean ere jarraituko dute ekintzekin;urtero ekintza jendetsuenetakoa izaten da playback-a, eta 19.00etan emango diote hasiera. Hala, egun osoan erabilitako disfrazarekin atera beharko dira. Mozorro festarekin jarraituko dute festa eta onenak sarituko dituzte. Afaltzeko, hanburgesa jana egingo dute eta biltzen den dirua beharrean dauden herritarren ongizaterako erabiliko dute. Ilun-tzean elektrotxaranga egongo da.

Igandean, azken egunean, 12.00-etan hamaiketakoa egingo dute eta ondoren Aitor Furundarenarekin kantu bazkaria. Pelota partidak 17.30ean hasiko dira eta buruhandien ondoren (18.30), festa amaierako pregoia eta ijittoaren igoera egingo dituzte.

Herramientas de Contenido