Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Beasainen Garagardo Azoka hasiko dute gaur

Guztira 30 garagardo desberdin dastatzeko aukera egongo da Loinazko San Martin plaza azpian

Viernes, 22 de Septiembre de 2017 - Actualizado a las 06:12h

Lagun taldeak Beasaingo Garagardo Azokan afaltzen.

Lagun taldeak Beasaingo Garagardo Azokan afaltzen. (Argazkia: L.A.)

Galería Noticia

  • Lagun taldeak Beasaingo Garagardo Azokan afaltzen.

beasain- Garagardoa gustoko dutenek aukera paregabea izango dute asteburu honetan edari horretaz disfrutatu ahal izateko, izan ere, Beasainen, gaur hasiko dute garagardo azoka eta larunbatera arte iraungo du ekitaldi honek. Urteroko legez, euskal presoen eskubideen alde antolatua izango da azoka.

Beste urteetan gertatu den bezalaxe, edizio berri honetan ere aukera zabala eskainiko dute Beasaingo Loinazko San Martin plazaren azpiko lekuan. Hain zuzen ere, guztira 30 garagardo desberdin dastatzeko aukera egongo da. Guzti horietatik zazpi Euskal Herrikoak dira eta gainera, guztiak artisau eran egindakoak. Eskain-tza zabalaren artean, aurten, lehenengoz, glutenik gabeko garagardoa ere jarriko dute aukera zabalaren artean.

Plaza azpia bilgune bihurtu ohi da azokak irauten duen bitartean, eta afaltzeko edo bertan edateko aukera ere egoten da, eta normalean jendez gainezka egoten da plaza azpia. Prezioei dagokionean, garagardo pitxarra bakoitzak 2,50 euroko prezioa izango du eta garagardo bakoitzak, berriz, 3,50 euro kostatuko ditu. Edariari lagun-tzeko, jana ere eskainiko dute eta horrelako azoketan eskaintzen diren jakiak egongo dira dastagai. Menu nagusia, ukondoa, bi saltxita, patata bixiak, postrea eta bi garagardoz osatutakoa, 26 eurotan eskuratu ahalko da. Banaka erosteko aukera ere egongo da, eta zerrenda horretan oilasko hegoak ere izango dira eskaintzaren parte.

Ordutegiari erreparatuz, Beasaingo Garagardo Azoka gaur arratsaldean irekiko dute, 18.00etan;eta halako ordutegia izango du egunero larunbatera bitartean: 18.00etatik 1.00etara. - M.A.

Herramientas de Contenido