Beasaingo udal euskaltegiak webgune berria estreinatu du

Zerbitzuan eta komunikazioan hobetuz, ikasleengandik hurbilago egon nahi dute

M. Aranburu - Viernes, 22 de Septiembre de 2017 - Actualizado a las 06:12h

Mari Paz Martin, euskaltegiko zuzendaria, eta Aitor Aldasoro, Beasaingo alkatea, aurkezpenean.

Mari Paz Martin, euskaltegiko zuzendaria, eta Aitor Aldasoro, Beasaingo alkatea, aurkezpenean.

Galería Noticia

Mari Paz Martin, euskaltegiko zuzendaria, eta Aitor Aldasoro, Beasaingo alkatea, aurkezpenean.

beasain- Beasaingo Udalak Euskaltegiaren egungo beharrei erantzuna emateko webgune berria estreinatu du. Asteazkenean egin zuten plataforma honen aurkezpena, eta bertan izan ziren udal euskaltegiko zuzendaria den Mari Paz Martin eta Aitor Aldasoro, Beasaingo alkatea. Bertan agertu zuten “euskaltegiaren presen-tzia eta komunikazioa indartze aldera egindako apustua” izan dela berrikuntza hau. Hala, web orri propioa izateak “herritarrengandik eta batez ere euskaltegiko bezero eta ikasleengandik gertuago” egoteko balioko duela nabarmendu zuen alkateak: “egungo komunikazio beharrei egokitzeko horrelako ataria ezinbestekoa da jendearengandik gertuago egoteko, esku-eskura”. Lelo hau ai-tzakia hartuta, esku-eskura, udalaren web orri berriaren hedapenaren bigarren fase honetan erabilera eta kontsulta indartu nahi dute. Euskaltegiko webgunearen sarbidea Udaleko webgunetik bertatik egin daiteke (www.beasain.eus/euskaltegia) edo bestela zuzenean, www.euskaltegia.beasain.eus helbidetik.

Euskara tituloak eskuratzeko aukera izateaz gain, ikastaro trinkoak, tailerrak eta autoikaskuntza ere eskaintzen dituzte

Udal euskaltegiko matrikulazioa epea irekita dago eta aurten ere 130 ikasle inguru izatea espero du Mari Paz Martinek

aukera ugariEuskaltegiaren webguneak eskainiko dituen zerbitzuen berri emateaz gain, euskaltegiko zuzendariak iragarri du, ikasturte berriaren hasiera urriaren 2an izango dela. Aurtengo kanpainak ongi etorri euskara leloa dauka eta Beasaingo Udaleko hizkuntza politika gauzatu eta garatzeko ahaleginetan eskaintza ugari eta anitza egin dutela nabarmendu du . Iaztik A1, A2 eta B1 mailetako tituluak Udal Euskaltegian bertan eskura daitezke, baina horiez gain, astean 8 edo 10 orduko moduluak, hiru hilabeteko ikastaro trinkoak, aurrez aurreko klaseak eta autoikaskuntza, sektore ezberdinentzako euskara klaseak, xede berezietarako ikastaro edo tailerrak eskaintzen dituzte. Gainera, langabetuek doan ikasteko aukera ere izango dute. Hala, norberak interesa duen ikastarora apuntatzeko aukera izango du. Noski, norberak duen euskara maila zein den jakiteko, eta era berean, klase egokian jartzeko euskara probak onlineegiteko aukera dago. Webgune berri honetan horretarako atal berezia jarri dute. Horiez gain, herriko ikastetxeetan ere DBHko ikasleentzat hizkuntza errefortzurako laguntza ematen da udal Euskaltegitik.

Matrikulazio epea irekita dago eta datorren astean hasiko dira sarbide probak egiten. Martinek azaldu du urtero 130 ikasle inguru izaten dituztela eta “zifra hori mantentzea” dutela helburu nagusia. Hala, zalantzarik duenik balego, bulegora bertara gerturatzeko gonbita egin zuen udal euskaltegiko zuzendariak eta bestelako kasuren bat balego ere azter-tzeko prest egongo direla azaldu zuen.