Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Eskola Kirolaren festa ospatuko da bihar Zarautzen

Eskola kirola bultzatzeko eta herritarrei gerturatzeko asmoz antolatu da lehen aldiz

Ane Roteta - Viernes, 22 de Septiembre de 2017 - Actualizado a las 06:12h

Ikastolako haurrak ikastetxeko pistan korrika egiten.

Ikastolako haurrak ikastetxeko pistan korrika egiten. (Hitza)

Galería Noticia

  • Ikastolako haurrak ikastetxeko pistan korrika egiten.

ZARAUTZ- Bihar Eskola Kirolaren festa ospatuko da Zarautzen estreinakoz, eskola kirola bultzatzeko eta larunbatero milaka haurrek bizitzen dutena herriari gerturatzeko asmoz.

Zarauzko ikastetxeetako kirol koordinatzaileek osatutako Eskola Kirola Mahaiak antolatu du ekitaldia, eta Zarautz, Orio, Aia eta Getariako eskolek, Udalek, Kirol Elkarteek, eta Eskola Kirolaren Aldeko Plataforma (EKAP) izan dira babesleak.

Eskola kirola Zarauzko ikastetxeen barruan praktikatzen da, eta jai honen bidez, eskola kirolaren inguruan dagoen parte-hartze handia eta boluntarioen lana plazaratu nahi dute antolatzaileek. Era berean, eskola kirolaren 25. urteurrena ospatzeko aitzakia bikaina da larunbatean ospatuko den festa.

Zentzu honetan, ekintza ezberdinak antolatu dira herrian zehar. Festa Musika Plazan hasiko da 11.00etan ikastetxeetakohaur parte-hartzaile guztiekin, eta ondoren, bi txandatan banatuko dira. Lehen txandakoak 11.15ean hasiko dira kirol ekintzekin, eta bigarren txandakoak, berriz, 12.15ean.

Hala, kirol elkarte ezberdinak ondoko guneetan egongo dira banatuta: Musika plazan, Arraun Elkartekoak izango dira LH 5-6 mailako ikasleekin;Frontoi Txikian, Orioko Bate Bizkorrak Softbol Kirol Elkartekoek softbolean jokatuko dute LH-6 mailako haurrekin;Villa Manuelako Frontoian, ZKE pilota sailekoak esku-pilotan arituko dira LH5-6 mailako ikasleekin;Amatxilili Plazan, Bola Kontrola Taldea izango da tenisean jokatzen LH3-4 mailako haurrekin;Munoa Plazan, Gipuzkoako Kirol Egokituko Federazioko kideak kirol egokituko saskibaloian arituko dira LH5-6 mailako ikasleekin;Malekoian, Dama eskultura inguruan, ZKE irristaketa sailekoak izango dira LH4 mailako haurrekin;7 gunea hondartza izango da, eta hiru gunetan banatuko da: futbolean LH3ko haurrak arituko dira Muskaria aurrean;eskubaloian LH5-6 mailako ikasleek jokatuko dute Gurutze Gorriaren paren eta errugbian, berriz, Munoa aurrean arituko dira LH3 mailako haurrak. Azkenik, skateparkean, Zarauzko Surf Elkartekoekin LH5-6 mailako ikasleak surfean arituko dira.

Bi txandetako parte-hartzaileak ekintzak burutuko dituzten guneetara krossa eginez iritsiko dira, Antoniano Kirol Elkarteko kideek lagunduta, atletismoaren baitan dagoen modalitate hau praktikatuz. Ekintzak amaitzean, ikastetxeetako parte-har-tzaile guztientzat hamaiketako eskainiko dute antolatzaileek Musika Plazan eta festa ixteko, 13.30ean festaren amaiera ekitaldia ospatuko da.

Herramientas de Contenido