Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Euskara modan jarriko dute urriaren 2tik 7ra Andoainen

Euskara eta merkataritza sustatu eta bertako sortzaileen lana erakutsi nahi da

Marta San Sebastian - Viernes, 22 de Septiembre de 2017 - Actualizado a las 06:12h

Egitarauan parte hartuko duten moda diseinatzaile eta sortzaileak.

Egitarauan parte hartuko duten moda diseinatzaile eta sortzaileak.

Galería Noticia

  • Egitarauan parte hartuko duten moda diseinatzaile eta sortzaileak.

ANdoain- Eskarak ba al du lekurik moda munduan? Andoaingo Udalak, baiezkoari heldu eta “euskara modan” jarri nahi du. Datorren urriaren 2tik 7ra bitartean era askotako ekintzak izango dira herrian, besteak beste, hitzaldiak, mahai-ingurua, Euskal Jantzien erakusketa, Andoaingo diseinatzaileen erakusketa, moda tailerra, musika saioak eta kontzertua, kale antzerkia eta merkatarien Gau Txuria.

Andoaingo Udaleko Euskara Sailak, Enplegu eta Merkataritza Sailak, Salkin merkatarien elkarteak eta herriko hainbat moda-sortzailek elkarlanean antolatu dute Modan da Euskara egitaraua. Hizlariak eta mahai-inguruan parte hartuko duten adituak euskaraz arituko dira, eta aldibereko itzulpen zerbitzua emango da, euskaratik gaztelaniara.

“Ekimen berritzailea izango da eta hiru helburu bete nahi ditu: euskararen erabilera indartzea, merkatarien jarduna sustatzea eta modari buruzko ezagutza areagotzea Andoaingo sortzaileen eskutik”, azaldu zuen Ainara Rodriguez Euskara zinegotziak.

Antolatu diren ekimenetan ondorengo moda sortzaileek eta diseina-tzaileek parte hartuko dute: Urtzi Azpiroz (Urtzi Alkain), Irati Guarretxena (Letitare), Maddalen Marzol (lurrinetan aditua), Fanny Alonso eta Pili Jiménez (Muchas telas).

Hiru gunetan burutuko dira antolatutako ekintzak;Basteron, sorgunea deitu zaion espazioan (Kale Nagusia, 33) eta kalean. Inaugurazio ekitaldia urriaren 2an izango da eta sorkuntza lantegiak izango dira eta Janzten bezalakoa ote zaren?mintegia. Urriaren 3an eta 5ean Zazpi bat atontzenmintegia izango da sorgunean, bi egunetan banatuta. Urriaren 4an, aldiz, sokuntza lantegiak izango dira sorgunean eta Basteron hitzaldi-sorta, generoaren ikuspegia, modelo maskulinoa edo sare sozialei buruz. Urriaren 6an, The True cost dokumentala proiektatuko dute sorgunean eta Basteron hitzaldiak izango dira. Urriaren 7an moda kalera aterako da eta mahai ingurua, kale antzerkia, karpren irekiera, kale animazioa, tabernen pintxo lehiaketa eta kon-tzertua izango dira.

Herramientas de Contenido