Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Hasi dira obrak Ibarrako Jesus Guridi inguruan

Alde batetik, zaharkitua dagoen argiteria aldatuko da eta, bestetik, errepidea berritu eta asfaltatu egingo da

Viernes, 22 de Septiembre de 2017 - Actualizado a las 06:12h

Ibarra- Jesus Guridi inguruko argiteria zein errepide eta espaloiek egokitze lanen beharra dutenez, hiritartze-hobekuntza lanei ekin zaie. Aurreikuspenen arabera, azaro amaieran amaituko dira lanak eta obraren kostua 108.000 eurokoa izango da.

Alde batetik, argiteria aldatuko da. Egungoa zaharkituta dago, dauden argiak, bolak, kontsumo altua izateaz gain, kutsadura luminikoa sortzen dute. Argiteria aldatuko da, hodiak eta kableak barne. Hodi berriak sartzeko zanga ireki behar da zutarrien kontra, lehenengo kurban dagoen koadrotik hasita, goiko aparkalekuraino. Orain dauden argiak bolak dira VSAP, 150 W-koak, eta jarriko direnak led argiak izango dira, 53 W-koak. Egindako azterketa energetikoaren arabera, aldaketarekin, inbertsioa lau urte inguruan amortizatuko da.

Bestetik, errepidea gaizki dago, zuloz beteta, eta konponketak egiten joan badira ere, geroz eta gehiago eta handiagoak sortzen ari dira eta, beraz, garaia da errepide guztia berritzeko. Hala, errepidea eta aparkalekuak asfaltatuko dira Jesus Guridi 1A-tik hasita, goiko aparkalekuraino. Espaloiak eta eskailerak ere egokituko dira, puntu batzuetan mugikortasuna hobetzeko.

Aparkaleku falta izango dute aurrerantzean erabiltzaileek eta datozen asteetan seinaleak eta oharrak jarriko dira aparkalekuak libratzeko eskatuz. - M.S.S.

Herramientas de Contenido