Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Bizirauteko ihesaldia baino gehiago

ZINEMIRA SARIETARAKO LEHEN HAUTAGAIA, ‘BI TXIRULA’, iñigo garciaren estreinako film luzea da. EZOHIKOa, ikuslea denboraz kanpoko giroan murgiltzen du

Un reportaje de Nagore Olkoz - Sábado, 23 de Septiembre de 2017 - Actualizado a las 06:12h

Izaera kontrajarria duten bi protagonistek gidatuko dute ikuslea filmean barrena.

Galería Noticia

  • Izaera kontrajarria duten bi protagonistek gidatuko dute ikuslea filmean barrena.

bitxia, pausatua, misterio-tsua. Ezohikoa da inondik ere Bi txirula, atzo Zinemira saila zabaldu zuen filma. Bidaia atmosferiko batean sartzen du ikuslea bete-betean Iñigo Garcia zuzendari zumaiarrak bere lehen luzemetraiarekin, eta horrekin, azken batean, bere helburua erdiesten du. Izan ere, ibilbide bat urratzen duen pelikula bada ere, esperientzia sentsoriala gailentzen da.

Iñigo Garciaz gainera, Donostiako Principe aretoan izan ziren atzo filmeko kideak, filma bezain xelebrea suertatu zen aurkezpenean, non saioari agur esateko bi txirula jo zituen protagonistetako batek.

Garciak aurretik baditu zenbait laburmetraien zuzendari gisa, baina, nonbait, luzemetrai honek eman omen dio sormen askatasun handiagoa, behar bada eraikitzeko prozesuaren ondorioz. Orain bi urte hasi zen filmaren ideia eta egitura mamitzen. “Pertsonaiak eta lokalizazioak argi nituen, baina ez neukan gidoi itxi bat, zatiak idatzi ahala grabatzen hasi ginen, urtebetez”, azaldu zuen atzo zuzendariak.

Lagun artean eginiko lana izan da, ilusioak bultzatuta eta esfortzu itzela eginda, eta adibide gisa, aipatu bi protagonistak Garciaren lagunak direla, eta ez aktore profesionalak. Hori bai, hauen arteko “kimika” pantailan ezinbestekoa izan da Bi txirula-k uzten duen sentsazio arraro eta ederra ikusleari helarazteko.


IRREALITASUN KUTSUAKontenplazioari, barne begiradari eta tarteka umoreari ere egiten dio keinu film atenporal honek, nolabaiteko “irrealtasun kutsua dariola”, Garciaren hi-tzetan. Bi gizonek baso batean abiatu duten ihesaldi bidaiaren lekuko da ikuslea, baina ez daukagu haien soslairik eta ez dakigu nondik datozen ere. Xehetasunez eginiko filma da, eta, narrazio klasikoan ez bezala, “ez dio arrazoi jakin bati erantzuten”. Alabaina, arras desberdinak diren bi pertsonaia horien artean lotura eta gertutasun moduko bat loratzen joango da.

Pelikulari izenburu hori jartzea ere anekdotikoa dela aitortu zuen atzo zuzendariak. Protagonistetako batek jotzen ditu bi txirula, eta hortaz baliatu da Garcia, hain justu, luzemetraiaren zati desberdinak lotzeko, zubi gisa, filmaren soinu banda bakarra bilakatuz. Baina dualitate hori, anekdotikoa izanik ere, behin baino gehiagotan dago present istorioan barrena, besteen artean, bi protagonista, bi fase, bi untxi eta bi arrain agertzen baitira.

Iñigo Garcia lanbidez arkitektoa izateak ere arrastorik utzi du bere estreinako lan luze honetan, eta hori horrela, zenbait espazioek daukaten berezko indarraz baliatu da ikuslea errealitatetik kanpoko giroan biltzeko. Zumaia, Aralar, Canfranc-eko tren geltoki hutsa, Esako urtegia eta Landetako pinudietan geldialdiak eginez doaz bi protagonistak, eta ihesaldi horrek zentzurik badu, une horietan hartzen baitu finean.

Giuseppe Ungaretti poetak esan zuen moduan, “abiatzea da jomuga”.

Hurrengo EMANALDIAK

Gaur. Principe 10 (19.30).


Bihar. Trueba 2 (22.30).


Astelehenean. Astoria 7 (19.30).

Herramientas de Contenido