buruntzaldea

Astigarragak merkatal gida bat argitaratu du

Liburuxkak ehun establezimendutik gora biltzen ditu eta agenda eta mapa bat jasotzen ditu ere

Sábado, 23 de Septiembre de 2017 - Actualizado a las 06:11h

Astikoko eta udal ordezkariak eta gidaren egileak.

Galería Noticia

Astikoko eta udal ordezkariak eta gidaren egileak.

Astigarraga- Astikok, Astigarragako merkatari, ostalari eta zerbi-tzuen elkarteak, Astigarragako Udalarekin elkarlanean, Astigarraga Tips!herriko jarduera ekonomikoen gida argitaratu du. Honenbestez, liburuxka bakar batean herriak eskaintzen dituen denda, jatetxe, taberna, ostatu eta zerbitzuak aurki-tzen dira. Guztira, ehun establezimendutik gora agertzen dira.

Gida hau lau hizkuntzatan dago idatzia (euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesa) eta jasotzen dituen beste eduki batzuk herriaren kokapenaren deskribapen labur bat eta herriko kultura arloko ekintza nagusiekin hilabeteka osatutako agenda bat dira.

Gida osatzeaz Siadeco enpresa arduratu da eta azpimarratu dutenez, lan honen ondorioz, establezimendu gehiagok Astiko elkartean sartzea erabaki dute.

Urkiri Salaberria zinegotziak atzo egindako aurkezpenean laburbildu zuenez, Astigarragako gidarekin herrian merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen inguruko informazioan zegoen hutsune bat bete nahi izan da eta bai herritarrek, baita kanpotarrek ere herriko baliabideak ezagutarazteko balio duela esan zuen.

Gida hau Astikoko establezimendutan eta eskualdeko informazio puntuetan eskuratu daiteke. Guztira 5.000 ale argitaratu dira. - A.M.

Últimas Noticias Multimedia