Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Langabezian daudenentzat ikastaroak eskainiko dira

Ordizian kokatuta dagoen Goierri Eskolak bost ikastaro antolatu ditu langabetuentzat

Sábado, 23 de Septiembre de 2017 - Actualizado a las 06:11h

ordizia- Goierri Eskolak langabezi egoeran dauden pertsonei zuzendutako ikastaroetarako izen-emate epea zabaldu du. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak diruz lagundutako ikastaroak dira eta plaza kopuru mugatua dute.

Bost eskaintza daude: “Tresneria industrialaren mantentze eta muntatze mekanikoa”, “Oxigas bidezko soldadura eta mig/mag bidezko soldadura”, “Ibilgailuen pintura” eta administraritzarekin loturiko beste bi, “Administrazio kudeaketako jarduerak” eta “Ikuskapenerako kontabilitate eta administrazio kudeaketa”. Ikastaroak erdaraz emango dira eta arratsaldeetan, “Administrazio kudeaketako jarduerak” izan ezik. Informazio gehiago Goierri Eskolan dutw, 943 880 062 zenbakian edo mezu bat idatzi behar da aajuria@goierrieskola.eus-era. - M.A.

Herramientas de Contenido