Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Euskara ikasteagatik diru-laguntzak hilaren 29ra arte eska daitezke

J.L. - 2017(e)ko irailaren 24a, igandea - 13:12etan eguneratua

Azkoitia - Euskara ikasteagatik Udalak ematen dituen diru-laguntzak hilaren 29ra arte eska daitezke. 2016-17 ikasturtean ikastaroak gainditzeagatik matrikularen %75a jaso dezake eskatzaileak. Ikastaro trinkoak, autoikaskuntza eta internet bidezko ikastaroak gainditzeagatik ere %70eko diru-laguntzak bideratuko dira. Eta barnetegietako erabiltzaileek ere gastuen %70 arteko laguntza izan dezakete. Halaber, UEU, EHU eta HIK HASIren uda ikastaroak egiteagatik ere eska daiteke laguntza. 

Herramientas de Contenido