Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Erripan gora

Txikitasunean Handiak

Por Enrike Diez de Ulzurrun - Domingo, 24 de Septiembre de 2017 - Actualizado a las 06:11h

Galería Noticia

“sanfermin Txiki zu izanikan hiri hontako zaindari…” bota zuen aspaldian Angel Aldaz bertsolari basaburutarrak, irailaren 25 batez Iruñean kantari ari zelarik, entzuleak agurtzeko, artean ere hiriburuko festa txikiek egun adinako tamainarik ez zutenean. Hura orain dela 50 urte baino gehiago izan zen, eta oraindik bada bertso hartaz oroitzen denik. Fermin martiri bihurtu zuteneko eguna gogoratzen da irailaren 25ean, tradizioaren arabera San Fermini lepoa Amiensen moztu baitzioten. Ospakizuna San Fermin Aldapakoaren elizari egon da beti lotua, basilika hori eraikia baitago Ferminen sortetxea omen zegoen tokian. Ikusten denez, elezaharra joria da xehetasunetan. Nonbait, egun hori bestaburu seinalatua izan zen hiriburuan lehen karlistaldira arte, eta festa giro handia izaten zen. Handik aitzina, ordea, tarteka ospatu zen, gehienbat elizkizunak, harik eta XX. mendearen bigarren erdian gauzak errotik aldatu ziren arte;1978ko irailaz geroztik, bereziki. Jende aunitzek dauzka gogoan duela 39 urteko Sanfermin Txikiak, handietan handienak izan baitziren, hiru entzierro eta guzti, urte hartako uztailaren 8ko zafraldi gaitz eta latzaren ondotik. Handik honat, gogotik ospatu izan dira, eta udala gogotik ere saiatu da behin baino gehiagotan bazterrak nahasten eta jai batzordeak antolaturiko egitaraua oztopatzen. Ia urteroko kontua izan da hori duela bi urtera arte, udala aldatu arte, alegia. Gainera, bete-betean asmatu dute antolatzaileek jaigunea beheko alde horretan paratzearekin, horrela aunitzez ere jende gutxiago ibiltzen baita gauez Nabarreriako karrika meharren artean. Artetik errateko, ez legoke gaizki ortzegunetako pintxopotea ere horrelako bazter batean egitea. Auzokideek eskertuko lukete. Nolanahi ere, espero dezagun bi urteren buruan ere arazorik batere ez izatea eta jaigunea lasai paratu ahal izatea.

Herramientas de Contenido