Udalak 9.900 euro eman zituen iaz Ruandan etxeak egiten laguntzeko

J.L. - 2017(e)ko irailaren 24a, igandea - 13:14etan eguneratua

Azpeitia - Behar Bidasoa Gobernuz Kanpoko Erakundeko kideak Azpeitian izan berri dira, Udalak emandako diru-laguntza eskertu eta beren proiektuaren nondik norakoak azaltzeko. Izan ere, Behar Bidasoak Ruandan etxebizitza duinak eraikitzeko proiektua du eta Udalak 2009. urtetik bideratu izan du laguntza bat proiektu horretarako. Erakundeak 10 etxebizitza eraikitzen ditu urtero Ruandan eta Udalak hiru edo lau etxe eraikitzeko laguntza bideratu izan du urtero (iaz 9.900 euro).