XXXIV. Bordari eta Satarka lehiaketak martxan dira

Helduen zein gaztetxoen mailetako ipuin eta olerki lanak urriaren 31ra arte aurkeztu ahal izango dira

Domingo, 24 de Septiembre de 2017 - Actualizado a las 06:12h

Hondarribia- Hondarribiko Udal Euskara Zerbitzuak bere XXXIV. Bordari eta Satarka literatura lehiaketen deialdia zabalik dagoela adierazi du.

Alde batetik, Fernando Artola Bordariidazle, kazetari eta bertsolari izan zenaren izana daraman narrazio eta ipuinen lehiaketan, 18 urtetik gorakoen A maila eta adin txikikoen B maila bereizten dira aurten ere. Lehenengoan, lanek 3 eta 10 folio arteko luzera izan beharko dute eta B mailakoek, 2 folioko luzera gutxienez eta 6koa gehienez.

Bestetik, Klaudio Sagarzazu Satarka poetaren izena daraman olerki lehiaketan ere, adin berdinak bereizten dira, helduen A mailarekin eta 18 urtetik beherakoen B mailarekin. Kasu honetan, A mailako lanek 50 eta 150 lerroen arteko luzera izan beharko dute eta B mailakoek, 40 eta 120 lerro artekoa.

hiruna sariSariei dagokionez, Bordari eta Satarka lehiaketek hiruna sari banatuko dituzte maila bakoitzean;lehenengo saria, bigarrena eta hondarribiar egile onenarena. A mailetan, 800, 400 eta 400 euroz hornituta daude sariok, eta B mailetan, 400, 250 eta 250 euro banatzen dira.

XXXIV. Bordari eta Satarka literatura lehiaketara aurkeztu nahi diren egileek, lanak datorren urriaren 31 baino lehen eraman beharko dituzte BAZ zerbitzuak udaletxeko arkupeetan duen bulegora, edo posta-kutxan sartu.

Literatura ehiaketa hauen oinarriak bulego honetan bertan eta www.hondarribia.eus webgunean daude nahiko dituen edonoren eskura. - X.S.