Alaia Martin, finalaurrekoetara sailkatutako lehenengo bertsolaria

600 LAGUN BAINO GEHIAGO BILDU ZIREN Baigorrin, Bertsolari Txapelketa Nagusiko lehenengo saioan

Lunes, 25 de Septiembre de 2017 - Actualizado a las 06:10h

Alaia Martin, Baigorrik ospatutako saioan.

Alaia Martin. (Alberto Elosegi)

Galería Noticia

Alaia Martin, Baigorrik ospatutako saioan.

iruñea- Irunen jokatuko den finalaurrekoan abestuko du Alaia Martinek, larunbatean, Bertsolari Txapelketa Nagusiko lehen final laurdenean, 712 puntu eskuratu eta gero. 600 lagun baino gehiago bildu ziren Baigorriko ezker paretan Bertsolari Txapelketa Nagusiko lehen saioa jarraitzeko. Joana Itzainak gidatu zuen saioa: “Baigorrik eskuzabal hartu gaitu gaur, eta eskertu nahi ditugu Baigorriko Herriko Etxea eta Basaizea eta Etxauzia kultur elkarteak”. Segidan, bertsolari seikotea aurkeztu zuen: Mikel Artola, Aimar Karrika, Beñat Ugartetxea, Alaia Martin, Xabi Maia eta Ander Lizarralde.

Lan guztiak eginda, Alaia Martinek lortu zituen puntu gehien;712 hain zuzen. Haren ondotik, Aimar Karrikak 651,5 puntu lortu zituen;Beñat Ugartetxeak 631,5;Ander Lizarraldek 627;Mikel Artolak 620;eta Xabi Maiak 598,5. Lehen saio honetan Aitor Jimenez, Eneko Bidegain, Iñaki Aurrekoetxea, Jon Abril, Jurgi Fuentes, Karlos Ibarguren eta Maite Sukia aritu ziren epaile lanetan;Joxe Mari Altuna eta Ane Errazkin, berriz, idazkari.

Azaroaren 1ean Irunen jokatuko den finalaurreko saioak honenbestez jada hiru bertsolari ditu zehaztuta: Alaia Martin aurrez zehaztuta zeuden Aitor Sarriegi eta Maialen Lujanbio bertsolariekin ariko baita kantuan. Puntuazioaren arabera sailkatuko dira saio horretako gainerako bertsokideak.

Baigorriko saioarekin abiatu da, beraz, 2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusia: Alaia Martinek berak agurrean aipatu bezala, “belarra moztu berria dago, bidea jarrai dezagun”. Hain zuzen, datorren larunbatean izango da hurrengo saioa Seguran eta Leitzakoak jarraituko dio igandean. Azken honetan arituko da Julio Soto, Nafarroako egungo txapelduna. - M.M.P.

puntuazioa

Lehenengo final laurdena

Alaia Martin 712

Aimar Karrika 651,5

Beñat Ugartetxea 631,5

Ander Lizarralde 627

Mikel Artola 620

Xabi Maia 598,5

hurrengo saioak

Larunbatean, Seguran. Ander Fuentes ‘Itturri’, Beñat Iguaran, Felix Zubia, Jon Martin, Nerea Elustondo, Unai Gaztelumendi.

Igandean, Leitzan. Agin Laburu, Iñaki Apalategi, Julio Soto, Oihana Bartra, Oihana Iguaran, Unai Agirre.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »