Asaldatzeko eskubideari bai, bederen

Ximun Fuchsek eta Eñaut Castagnetek ‘Non (Ez)’ aurkeztu dute Zinemira sailaren baitan. Egitasmoa lan kolektibo itzelari esker gauzatu da, Capdenakeko herri osoaren erabateko konpromisoa barne.

Nagore Olkozen erreportajea - Lunes, 25 de Septiembre de 2017 - Actualizado a las 06:11h

‘Non (Ez)’ filma atzo aurkeztu zuten, eta Zinemira sailean leihatuko den bigarren titulua da.

‘Non (Ez)’ filma atzo aurkeztu zuten, eta Zinemira sailean leihatuko den bigarren titulua da. (Foto: N.G.)

Galería Noticia

‘Non (Ez)’ filma atzo aurkeztu zuten, eta Zinemira sailean leihatuko den bigarren titulua da.

E gungo errealitate gordin bati helduz, salaketa hutsetik harago doan filma eraiki dute Ximon Fuchs eta Eñaut Castagnet lehengusuek beren estreinako lan luzean. Frantziako hiri txiki batetan, 2016ko lan-erreformaren garaian, enpresa batek bere ateak itxiko ditu greba gogor baten ondoren. Film koral honek langile talde baten kexa erretxindua kutsatzen du. Baina Non (Ez)ez da, ordea, panfleto hutsa. Ximon Fuchsek azaltzen duen bezala, “izan dezake hortik, baina ezin da hor geratu”. Jakin bazekien pertsonaiak beren onetik ateratzerakoan beste bide ezezagun batzuk jorratzen hasiko zirela. Izan ere, “gure oinarriak hausterakoan (kasu honetan lana), zertan geratzen da bikotea? Familia? Eta, gizartetik baztertuta sentitzen banaiz, orduan zertan dira nire sustraiak? Badut nik bide propiorik?” galdetzen dio bere buruari film honen karietara.

Gidoia idatzi zuen Fuchsek Fran-tzian Air France hegazkin-konpainiaren krisi denboran. Orduko hartan, tira-bira batetan, langileek nagusien ordezkarien alkandorak urratu eta kasik biluztu zituztela ekartzen du gogora gidoilariak. Irudiek munduari itzulia eman zioten. Orduan Macronek, ekonomia ministroa zela, gertakari horien harira esaldi hau bota zuen Estatu Batuetan zegoela: “It’s not about french people, it’s about stupid people”.

Oso bortitza iruditu zitzaion ateraldia Fuchsi, eta horrek zer pentsatu eman zion. Bere aburuz, “gaur egun langilegoa edota hiri handietako auzo txarretako gazteria baztertuta senti-tzen da. Etorkizuna giza talde oso bati ukatzen zaionean gizartearen fruitua ustelduran eraikitzen da”.

Ximon Fuchsek idatzi eta Eñaut Castagnetekin batera zuzendu badu ere, lan kolektibo bati esker gorpuztu da azkenik film luzea. Le Petit Théâtre de Pain antzerki taldea, zeinaren sor-tzaile den Fuchs, Aldudarrak bideo ekoizle eta web telebista, Derrière le Hublot kultur elkartea eta Irusoin ekoiztetxea dira eragileak. Eta hori gutxi balitz, Capdenac (Midi Pyrénées) herriaren erabateko parte-hartzea, 500 lagunetik gora aritu baitira filmean.

Gainera, bitxikeria modura aipatu langabeziaren zigorra pairatu zuen lantegi batetan grabatu zutela, hain justu. “Itxitako lantegi batean bertatik kanporatuak izan ziren langile ba-tzuekin grabatu genuen, eta nolabait mina exorzizatzeko aukera on bat izan da filma herri guztiarentzat”, azpimarratzen du Fuchsek. Horretarako, denbora luzea eman zuten bertako jendearekin solasten, “obra errealitate gordinetik ahal zen hurbilenean errotzeko”.

jende esku-zabalaHiri oso baten inplikazioa lortzeko, Capdenac-eko biztanleei beraiekin “jolastea” proposatu omen zieten, eta hauek onartu ere. “Aktoreak eta artistak orohar haurrak gara. Eta mundua kontatzen dugu gure haur begiradarekin. Arteak jolasa eskaintzen du mundu triste honen alternatiba bezala”, hausnar-tzen du Fuchsek. Baina oso jolas serioa dela dio gidoilari eta zuzendariak, eta jolasarekin, jendeak bere onena oparitu diela adierazi ere.

Entzumena ezinbestekoa izan da, beraz, egitasmoak aurrera egiteko, eta baliabide ekonomiko urrien aurrean, “gure herriko gazta zati bat ekartzen genuen aldi oro hitz egiteko”, oroitzen du. Dena den, jendea uste baino askoz ausartagoa eta esku zabalagoa dela dio Fuchsek. “Laguntzeko eta parte hartzeko prest dago, bere hitzari eta izaerari leku bat uzten bazaio”.

LEHEN FILM LUZEA Zine zuzendaritzara jauzi egin du lan honekin Ximun Fuchsek, eta Eñaut Castagnetek lehen film luzea du hau. Le Petit Théâtre de Pain taldearen sortzailea da lehena, beraz antzerkian urratu du orain arteko ibilbide oparoa. Lan egiteko modu alternatiboekin aski ohituta dauden arren, lan ikaragarria izan dela aitortzen du Fuchsek, eta jende askok bezala, beste hainbat ardura izan ditu proiektu honetan, besteak beste musika eta ekoizpena. Bide honetan barrena, estreinako lan luzerako zinegile zenbaiten laguntza jaso dutela ere onartu dute, eta hor aipa-tzen ditu, besteen artean, Gilles Portes, Haroun Mehmet Saleh edo Lea Fehner, aholkuak emateaz gain asko lagundu zutenak.

Non (Ez)filmaren sustatzaileak harro eta zorioneko sentitzen dira azkenik pantailara eramateko aukera egi bilakatu delako. 70.000 euro baino gutxiagorekin ekoitzia, 500 parte hartzailetik gora, eta idatzi zutenetik bi urte igaro ostean. Fuchsek irizten dion bezala, “gutxik sinestuko lukete Zinemaldiraino heldu izana”, izan ere, “diru laguntzak ez genituen lortzen, kontratu denak ko-ekoizpeneko ekonomian oinarrituak ziren eta egunean 18/20 ordu lan egiten genuen”. Hori bai, hau dena ilusioaren itzalpean. Eta, segitzen du energia horretan banaketak eta komunikazioak, nonbait. “Zorte handia dugula uste dut. Zenbat film egongo dira kutxatik atera gabe?”, galdetu du, pozarren.

EMANALDIAK

Irailak 26. 16.00. Principe 7


Irailak 27. 16.15. Trueba 2


Irailak 28. 18.00. Astoria 7