Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Zirrikituetatik begira

Legezkoa

Ana Urkiza - 2017(e)ko irailaren 25a, astelehena - 14:43etan eguneratua

Legea, legea da. Batzuentzako, goren-gorena. Askatasunei eta eskubideei lotuta doanean, lorpenik handiena. Denboran irauteko eta ideia malapartatuak izan ditzaketenen aurrean, egonkortasuna eta ziurtasuna eskaintzen duena. Baina ez da mugiezina edo ukiezina, batzuek horrela irakurri nahi badute ere. Bestela, ez genuke sekula eta inoiz aurrera egingo. Beraz, legeak ere gara daitezke eta beharrezkoa da, gainera.

Gertatzen dena da, batzuei, katalanak legearen aurka ari direla entzuteak min egiten diela eta atzerantz egiten dutela karramarroak bailiran. Legea legea da eta ez dute, ustez, legearen aurkakoa den bidean sartu nahi. Hor gotortu da Espainiako gobernua. Hortik aurrera, hitz bat ere ez posible li-tzatekeen negoziaketa baterako bidean. Bonba eskuetan lehertuko zaie, ordea. Espainiaren historia "handian" beste hainbatetan gertatu bezala. Legearen izenean indarkeria erabiltzeko baimenduta dagoela uste duenak, sarritan, ez du bestearen indarra neurtzen ahal. Ez baita legezkoa. Legeak berri-tzera bultzatzen duen gogoa besterik. Ezinegonak eta beharrak sortzen duena. Beste ezer baino kementsuagoa izaki.

Jody Williams-ek, giza eskubideen aldeko ekintzaile estatubatuarra eta Bakearen Nobel sariduna denak, argi adierazi du: Espainiako gobernua "demokraziaren aurka" ari da eta honen ekintzek "kontrako eragina" sortuko dute. Susan George filosofo frantsesak ere katalanek beren iritzia adierazteko eskubidea dutela aditzera eman du eta erreferenduma dela horretarako modurik demokratikoena. Bretainia Handiak ez du Espainiaren jarrera uler-tzen. Eskozian erreferenduma egiteko negoziaketari berehala ekin zitzaion. Ez zen guztien gustukoa izan. Baina iritzia emateko askatasuna lehenetsi zuten. Ezezkoa atera zen. Beharbada, Katalunian aterako litzatekeen modura. Edo ez. Baina legeak, askatasuna bermatzeko egiten dira. Ez iritzia zigortzeko.

Herramientas de Contenido