Besten aitzinetik asteburu bikaina ospatu dute Igantzin

Ortzegunean botako du txupinazoa 25. urte bete dituen dantza taldeak

Aitor Arotzena Oskar Txoperena - Martes, 26 de Septiembre de 2017 - Actualizado a las 06:10h

XII. Gazta lehiaketako saridunak eta epaimahaiko kideak.

XII. Gazta lehiaketako saridunak eta epaimahaiko kideak. (OSKAR TXOPERENA)

Galería Noticia

XII. Gazta lehiaketako saridunak eta epaimahaiko kideak.

IGANTZI- GAurten ez da Artzain Zakur lehiaketarik egin Igantziko besten aitzineko asteburuan, baina halere ekitaldiz betea joan da. Igande eguerdian, XII. Gazta lehiaketa egin zen, Igantziko Biltokik antolatua. Hamar gazta aurkeztu ziren eta horien artean, Argaratebereko Mari Jose Lizardi suertatu zen garaile, Goiz-Argiko Amalia Seinek lortu zuen bigarren saria eta Txori-Tokiko Juxta Seinek hirugarrena.

Gazta lehiaketaz gain, ardo dastaketa ere egin zuten.

Aitzinetik, ortziralean Txipitinea ostatu berritua (garai bateko estankoa) inauguratu zuten eta jende andana bildu zen ospakizunean.

Larunbat goizean, plater tiroketa izan zen Ziobin. Larunbat eguerdian, berriz, herriko pilota goxo txapelketako azken partidak jokatu zituzten. Hirugarren posturako lehian, Lander Etxenikek eta Joseba Aldabek irabazi zieten Patxi Loiarte aitari eta Andoni Etxenikeri. Final nagusian, berriz, Unai Telletxea eta Patxi Loiarte semea suertatu ziren txapeldun, Eneko Telletxea eta Joseba Bertiz-i irabazita.

Dantza taldeak suziria Larunbat lunabarrean herriko dantza taldearen emanaldia izan zen. Urtero bezala, emanaldi bikaina izan zen, ia 100 dantzari bildu baitziren. Aurtengoa dantza taldearen 25. urteurrena da, eta dantzariek botako dute San Migel bezperako altxaferoa ortzegun arratseko 8etan. Aitzinetik, 16.30ean goitibehera txapelketa eginen dute eta ondotik karrika buelta kankailu eta buruhaundiekin, Elutxa txarangak alaitua. Gauerditik aitzinera Elutxa txaranga herrian barrena ibiliko da.

Ortziralean ospatuko da San Migel egun handia, ohiko egitarauarekin. 09.30ean, Karrika buelta herriko txistulariekin. 10.00etan Karrika buelta herriko dantzari, ezpata-dantzari eta txistulariekin. 11.30ean Meza nagusia herriko abesbatzak kantatua. Ondotik Bandera arbola doinuari dagokion ikurrin agurra eta herriko ezpata-dantzarien eta dantzarien saioa plazan. 17:00etan Dantza luzea plazan. 17.30ean Bertso pilota: Enaitz Telletxea eta Jon Olaizola, Oian Canabal eta Joseba Aldaveren aurka, Lizaso eta Zubeldia bertsolariekin. Ondotik muxikoak Foru plazan. Gauerdian Tirry&Teri.