Debako herriak larunbatean ospatuko du bere Euskal Jaia

Aldats frontoian egingo den herri bazkarian 700 lagunentzako lekua izango da

Jabi Leon - Miércoles, 27 de Septiembre de 2017 - Actualizado a las 06:11h

Hainbat dantzari Debako Euskal Jaiaren aurreko edizio batean.

Hainbat dantzari Debako Euskal Jaiaren aurreko edizio batean.

Galería Noticia

Hainbat dantzari Debako Euskal Jaiaren aurreko edizio batean.

deba- Debako bizilagunek Zuhatza euskara elkarteak Udalaren laguntzarekin antolatzen duen Euskal Jaiaren edizio berri batekin disfrutatzeko aukera izango dute datorren larunbatean. Urtero bezala, herritar guztien partaidetzari irekitako ekintza ugari izango dira erdigunean jardunaldi osoan zehar.

Eguna girotzen joateko talo postuak irekiko dituzte 10.00etan eta horrekin batera VII. Marmitako lehiaketa abiatuko da Plaza Zaharrean (parte hartu nahi duten herriko taldeek bihar arte eman dezakete izena Turismo bulegoan).

Programarekin jarraiki, Gure Kai dantza taldeko kideak, musika eskolako dantzariak eta dultzaineroak kalez kale arituko dira eguerdi partean. Festa giroa piztuta, musika eta dantza emanaldiak egongo dira 13.00etan erdiguneko leku desberdinetan;beti ere, 14.30ean amaitutzat emango den VII. Marmitako lehiaketaren aurretik (talde bakoitzak plater bat aurkeztu beharko du).

Jarraian 700 lagunentzako lekua izango duen herri bazkaria ospatuko da Aldats frontoian (15.00etan). Platerak eta mahai-tresnak antolakun-tzak jarriko ditu baina norberak bere bazkaria eraman beharko du. Aurreko urteotan bezala, nahi beste sagardo edateko edalontziak salduko dituzte bertan (5 eurotan) eta Zuhatza elkarteak kafea eta kopak hartzeko aukera eskainiko du. Hori bai, gunea txukuntzeko ardura bildutako guztien ardura izango da.

Edonola ere, bazkalostean Ostolaza eta Narbaiza trikitilariekin dantzaldia izango da eta horren ondoren Basajaun taldearekin erromeria bikoitza. Lehena 20.00etan hasiko da eta bigarrena 23.00etan.