Arnaldo Otegik hitzaldia eskainiko du gaur Beasainen

2017(e)ko irailaren 28a, osteguna - 06:11etan eguneratua

BEASAIN – Beasaingo Arrano Kultur Elkartea 25. urteurrena ospatzen dabil, eta bertako lehen ekintza gaur arratsaldean izango da. 19.00etan EH Bilduko koordinatzaile orokorrak hitzaldia eskainiko du Usurbe antzokian. Kasu honetan, bi kazetarik gidatuko dute saioa. Ekintzaren antolatzaileek goierritarrak hitzaldira gerturatu eta parte hartzeko deia egin dute. – M.A