Guraso Elkarteak Iturraranera egingo du irteera igandean

2017(e)ko irailaren 28a, osteguna - 12:14etan eguneratua

GETARIA – Getariako Guraso Elkarteak goiz pasa antolatu du iganderako Aiako Iturraranen. Hala, erlauntza ezagutu ahal izango dute haur eta gurasoek (haurrek arduradun batekin joan behar dute), baita eztia dastatu eta argizaria landu ere. Izena Harritarten eman behar da eta gaur izango da horretarako azken eguna. Bazkideek autobusa doan izango dute, eta bazkide ez direnek, berriz bost euro ordaindu beharko dituzte. – A.R.