Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Larunbatean hasiko dute Lazkaon aurtengo Kirol Astea

Besteak beste, Jon Gonzalez, Iker Azkarate, Garikoitz Bravo, Maite Maiora eta Albero Iñurrategi izango dira Lazkaon

2017(e)ko irailaren 28a, osteguna - 06:11etan eguneratua

Kirol Asteko aurkezpenean, parte-hartzaileak.

Kirol Asteko aurkezpenean, parte-hartzaileak. (Argazkia: N.G.)

Galería Noticia

  • Kirol Asteko aurkezpenean, parte-hartzaileak.

Lazkao- Europan ospatzen den Kirolaren Astearekin bat egingo du aurten Lazkaoko Udalak. Irailaren 30etik urriaren 10era hainbat ekin-tza antolatu dira, kirol minoritarioei garrantzia eman eta kirolak osasunarekin duen lotura azalera-tzeko antolatu dute kirol astea Udalak, San Benito Ikastolak, herriko kirol taldeek eta herriko kirolariek.

Nabarmendu daitezkeen ekitaldien artean, esaterako, urriaren 2an, astelehena, egingo den solasaldia dago. Jon Gonzalez, Iker Azkarate eta Garikoitz Bravo kirolari lazkaotarrek parte hartuko dute. Bakoi-tzak bere esperientzia kontatuko du, eta Gonzalezen hainbat argazki eta material biltzen dituen erakusketa ere irekiko dute. Izaro Insausti kazetariak gidatuko du saioa.

Urriaren 5ean, berriz, Jarduera fisiko neurtua, bizi osasuntsu baten oinarrimahai ingurua egingo da. Etor Mendia eta Unai Bereziartu prestatzaile fisikoek, Iñaki Artola pilotariak eta Maite Maiora korrikalariak parte hartuko dute. Igor Sarriegi izango da moderatzailea. Jarduera fisiko neurtua izango dute hizpide, bizi osasuntsu bat izateko zenbat kirol egin muga non dagoen asmatu nahian. Mahai inguru irekia izango da, eta bertaratzen direnen iritziak ere jaso nahi dituzte.

Atletismo erakustaldia eta jolasak izango dira kirol asteko beste ekin-tzetako bat. Pertiga, altura jauzia, pisu jaurtiketa eta lasterketa egingo dituzte plazan. Urriaren 7an kirol hauek hobeto ezagutzeko aukera egongo da, plazan. 10ean, bestalde, Alberto Iñurrategiren Porrotaren alde ikus-entzunezkoa ikusi ahalko da Arerian eta Iñurrategi bertan izango da ikus-entzunezkoari buruzko azalpenak emateko.

Kirola egiteak osasunean duen eragin positiboa nabarmendu nahi dute Kirol Astearekin. - M.A.

Herramientas de Contenido