Toallitak komunetik behera ez botatzeko deia egin du Orioko Udalak

Jueves, 28 de Septiembre de 2017 - Actualizado a las 12:15h

 ORIO – Azken aldian, gero eta gehiago gertatzen dira arazoak saneamenduko sareak, jendeak komunera botatzen dituen zapi busti edo toallitak direla eta. Horren aurrean, Orioko Udalak dei egin die herritarrei toallitak komunetik behera ez botatzeko, baizik eta errefuxara. Orioko ur zikin guztiak ponpatu egiten ditu Udalak gero Zarauzko araztegira bidaltzekjo, eta zapi busti horiek kalte handia eragiten diote ponpari. – A.R.