Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Euskararen egunerako ideiak nahi ditu Azkoitiak

Euskara Mahaiak herriko ikastetxeetan ikasten duten gazteen proposamenak jasotzeko lehiaketa abiatu du

2017(e)ko irailaren 29a, ostirala - 06:11etan eguneratua

azkoitia- Azkoitiko Euskara Mahaia osatzen duten eragileek abenduaren 3an ospatuko den Euskararen Nazioarteko Eguneko egitaraua berritzeko ideia lehiaketa antolatu du.

Lehiaketa berri horretan herriko ikastetxeetan matrikulatuta dauden DBHko, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasle guztiek parte har dezakete. Bakoitzak, gehienez, hiru ideia aurkez ditzake.

Udaletik jakinarazi dutenez, ideiak “urriaren 6ko 15.00ak arte” aurkez daitezke eta parte hartzaile bakoitzak “ideia eguerdian ikastetxeekin egiten den ekitaldirako ala arratsalderako den zehaztu behar du, deskribapen laburrarekin eta ezizenarekin sinatuta”.

Orriak ikastetxeetako idazkaritza bulegoetan, udaletxeko harrera bulegoan edo euskara@azkoitia.eus posta elektronikoaren bidez entregatu daitezke.

Epaimahaiak 200, 100 eta 50 euroko erosketa bonoak emango ditu lehiaketara aurkeztutako ideia onenak saritzeko. Bonoak Herrixen merkatarien elkarteko dendetan gastatzeko izango dira. - J.L.

Herramientas de Contenido