Joko zuzenen testigu izango da Oiartzun

Gaur hitzaldiak eta bihar eta etzi goizean pilota modalitate desberdinetako erakustaldiak izango dira

2017(e)ko irailaren 29a, ostirala - 06:11etan eguneratua

Oiartzun- Oiartzungo Udalak eta Txostek elkarteak gaurtik igandera arte joko zuzenen festa antolatu dute. Europako Ondare Jardunaldien baitan kokatzen da ekimen hau Oiartzun, joko zuzenen testigu izenburuarekin.

Aurtengo gaia paisaia izanik, pilota jolasek eta pilotalekuek herriguneetan eta mendietan sor-tzen dituzten paisaia-aldaketetatik abiatu da Txost elkartea ekitaldia antolatzeko orduan.

Honenbestez, gaur 19.00etan udaletxeko areto nagusian bi hi-tzaldi izango dira: Joko zuzenak Oiartzunen, lehen eta orain eta La plaza frontón, ágora vasca.

Bestalde, bihar eta etzi goizez bote luze, errebote, pasaka eta laxo erakustaldiak izango dira Beheko Plazan, Kontzejupean eta Doneztebe plazan.

Txosteko kideek aste honetan primizia bat ere aurreratu dute, urriaren 8an izango den Artikutzako trenaren Egunean, Zaldingo pilota-soroan bote luzeko partida bat jokatuko dela. - A.M.