Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Zizurkilgo Azoka Berezia izango da igandean

XX. edizioan askotariko postuak, tailerrak, bazkaria eta lasto altxatze txapelketa izango dira

2017(e)ko irailaren 29a, ostirala - 06:11etan eguneratua

Zizurkil- Zizurkilgo Azoka Bereziak bi hamarkada beteko ditu eta edizio berezia prestatu dute iganderako. “Zizurkilgo baserritarren postuetan erosiz gure baserritarrei laguntzeko deia egin nahi genuke”, azaldu dute Udaletik.

11.00etatik aurrera Teodoro Hernandorena kale osoan zehar Zizurkilgo baserritarren sei postu, eta beste 17 elikagai postu izango dira. Intxaur frontoian, berriz, 19 artisauren lanez (hiru zizurkildar) gozatzeko aukera izango da, 14.30ak arte goizean, eta 16.30etik 19.30era arratsaldean.

Azokara gerturatzen direnak ikusle huts baino parte-hartzaile aktibo bihurtu nahian, aurten tailerrak eskainiko dira;goizean, esaterako, jostailu eta buztin tailerrak egongo dira, azokan postua jarriko duten Kromosoma tailerraren eta Rafa Aranaren eskutik. Arratsaldean, berriz, eskultura kooperatiboa, kandela eta bara-tze-tailerrak eskainiko dituzte Bilboko Acces Cultura elkarteko kideek, besteak beste.

Beste jarduerakAzokaz gain, beste hainbat ekintza egongo dira egun osoan zehar. Puzgarriak egongo dira etxeko txikienentzat eta Zizurkilgo Danena txirrindularitza eskolak jarduerak antolatuko ditu 2006-2009 urteen artean jaiotako umeentzat, Lartingo zelaietan. Arratsaldean ponietan ibiltzeko aukera izango da.

Azken urteetan arrakastatsua izan da herri bazkaria, eta aurten bide beretik antolatzea erabaki da Zimiterioan. Txartelak 15 euroren truke erosi daitezke Iriarte eta Egarri tabernetan.

Era berean, Zizurkilen jokatuko da Euskadiko lasto altxatze txapelketa. Arratsaldeko 18.30ean hasiko da proba, eta erakustaldi bikaina ziurtatua dago. - M.S.S.

Herramientas de Contenido