Energiari buruzko jardunaldiak, Eitzan

Asteazkenean Maitane Ormazabalek makrobiotikari buruzko hitzaldia emango du

Sábado, 30 de Septiembre de 2017 - Actualizado a las 06:11h

zumarraga- Zumarragako Eitza auzoan energiari buruzko ekitaldiak antolatu dituzte. Urri Energetikoa jardunaldiak asteazkenean hasiko dira, makrobiotikari buruzko hi-tzaldi batekin. Bigarren hitzaldia dantzari eta mugimenduari buruz izango, urriaren 18an, da eta hirugarrena teknika energetikoei buruz, urriaren 25ean. Gainera, urriaren 28 eta 29an erretiroa egingo dute Santa Barbara aterpetxean.

Hiru hitzaldiak auzotarrek emango dituzte. Asteazkeneko hitzaldia, makrobiotikari buruzkoa, Maitane Ormazabalek emango du. Dantza eta mugimenduari buruz Oihane Vicentek hitz egingo du eta teknika energetikoei buruz Andoni Zarandonak. Hiru tailerrak auzoko Gazte Topalekuan izango dira, 19.00etan. Sarrerak 2 euro balio du eta ez dago izena eman beharrik.

Erretiroa Erretiroari dagokionez, Urretxuko Santa Barbara aterpetxean izango da, urriaren 28 eta 29an. Larunbat goizean joango dira eta igande eguerdian itzuli. Aurreko asteetan landutako hiru energia bideak landu eta praktikan jarriko dituzte: garbi sukaldatuko dute, yoga, meditazioa eta dantza landuko dituzte eta kaiku tibetarrak entzuteko aukera edukiko dute.

Erretiroan parte hartu nahi dutenek 40 euro ordaindu behar dute. Urriaren 12a baino lehen eman behar da izena. Izena emateko edo informazioa eskatzeko, 636 089 312 telefono zenbakira dei daiteke edo eitzakojaiak@gmail.com helbide elektronikora deitu. - A.Z.