Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Usurbilek zahar egoitza bat eskatu dio Aldundiari

Maite Peña diputatua aste honetan Udalarekin eta jubilatuekin bildu da bere beharrak ezagutzeko

Sábado, 30 de Septiembre de 2017 - Actualizado a las 06:11h

Usurbil- Maite Peña, Gipuzkoako Aldundiko Gizarte Politika diputatua, Usurbilen izan da aste honetan, Udalaren eskaerei erantzunez. Izan ere, Udalak eta jubilatuen elkarteek zahar etxearen eskaera helarazi zioten eta jubilatuen ordezkariek azken hilabeteetan zahar egoitza baten alde egindako sinadura bilketaren emaitzak eskaini zizkioten.

“Matia fundazioarekin eta Aldundiarekin harremanetan gaude zahar egoitzaren gaia ez itzaltzeko. Usurbilgo Udalaren agendan presente dagoen gaia da zahar egoitzarena, eta hurrengo hilabeteetan ere proiektuaren alde lanean jarraituko dugu”, adierazi zuen Xabier Arregi alkateak.

Bestalde, epe laburrean martxan jarriko den eskualdeko lehen Eguneko Arreta Zerbitzua azaldu zioten diputatuari. - A.M.

Herramientas de Contenido