Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Bihar zabalduko dute Andoainen ‘Modan da euskara’

Diseinatzaileentzako sorgunea inauguratuko dute eta Basteron erakusketa irekiko dute

Domingo, 1 de Octubre de 2017 - Actualizado a las 06:11h

ANDOAIN- Bihar hasi eta ostegunera bitarte Modan da euskara programa berezia izango da Andoainen. Herritarrak gonbidatu dituzte bihar 18.00etan izango den inauguraziora.

Aste osoko programa hasteko unea izango da. Alde batetik, Sorgunea zabalduko dute, herriko diseinatzaileen erakustokia eta moda tailerra izango dena, Zasa-ren lokalean (kale Nagusia, 33). Ondoren Bastero Kulturunean inauguratuko dute euskal jan-tzien XVI-XX mende bitarteko bilakaeraren erakusketa.

Ekitaldian parte hartuko dute dute Ainara Rodríguez zinego-tziak, eta diseinatzaile hauek: Urtzi Azpiroz (Urtzi Alkain), Irati Guarretxena (Letitare), Maddalen Marzol (lurrinetan aditua), Fanny Alonso eta Pili Jimenez (Muchas telas). - M.S.S.

Herramientas de Contenido