Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Sebas Gartziarena Ordiziako osasun zentroko erizaina

“Goazen Ordizia elkar ezagutzeko espazioa da”

Ostegunero goizeko 10.30ean abiatzen da Goazen Ordizia herriko kaleetan barrena. Helduak ariketa fisikoa egitera bultzatzen du egitasmoak

M. Aranburu - Domingo, 1 de Octubre de 2017 - Actualizado a las 06:11h

Entrevista Bertan

Galería Noticia

  • Entrevista Bertan

ORDIZIA- Gertutik ezagutzen du Sebas Gartziarena erizain berastegiarrak Goazen Ordizia ekimena. Duela hiru urte ekin zioten herrian dinamika berri honi, eta ordutik parte hartzen du, osasun zentroko kide gisa. Helduek ariketa fisikoa egiteko, ostegunero elkartzen dira Ordiziako plaza nagusian eta herrian barrena ibilbide batzuk osatzen dituzte;bakoitzak ahal edo nahi duen neurrian. Ekimenaren arrakastaren eta nondik norakoen gakoez aritu da erizaina.

2015ean hasi zen Goazen Ordizia. Zu, erizain moduan, hasieratik egon zara bertan?

-Bai, dagoeneko hiru urte darama-tzagu Goazen Ordiziarekin. Hasieratik gaude osasun zentrokoak bertan eta oso esperientzia polita izan da orain artekoa. Helduak ariketa fisikoa egiten ikusten ditugu, baina baita elkarrekin komunikatzen eta ondo pasatzen ere bai;hori oso garrantzitsua da.

Batez ere nori zuzendua dagoela esango zenuke?

-Goazen Ordizia gune handi bat da eta adineko guztiak dira ongi etorriak. Limitazioak dituzten pertsonak parte hartzeko aukera ere badute, izan ere, laguntzen ibiltzen gara hainbat lagun. Azkenean, aitzakia horrekin ariketa fisikoa ere egiteko balio die, eta hala, astean zehar bakardadean dagoen pertsona horiek ostegunetan zerbait desberdina eta berezia egiteko aukera dute.

Batzuk segituan animatzen dira eta beste batzuei agian gehiago kosta-tzen zaie parte hartzea. Egitasmoan parte hartu gabe kirola haien kabuz egiten dutenak ere badira, Baina beste batzuk, adibidez San Jose egoitzakoak eta Garagunekoak oso gustura etortzen dira. Finean badakite ostegunero zerbait berezia egingo dutela. Gainera, askok urte hasieran helburu bezala jartzen dute jende gehiago ezagutzea eta ingurune hau egokia da haientzako, lagun taldea zabaltzeko aukera aproposa delako.

Orain arteko bi edizioetan nolako harrera izan da? Jendea animatu al da?

-Duela hiru urte, guzti honekin hasi ginenean, hasiera batean 130 pertsona inguru zeuden eta puntualki 140-150 inguratzera ere iritsi ginen. Azken boladan, baina, 100 pertsona inguru animatzen dira. Hala ere, numeroak edo kantitateak baino gehiago gustatzen zait kalitate aldetik hitz egitea. Garrantzia duena da ikustea ea zer bilatzen dugun gune horretan eta etortzen direnenentzat nolako esperientzia den.

Erizain bezala baduzu esperientzia alor honetan, eta geroz eta helduagoak garen heinean orduan eta gehiago kostatzen da kirola egitea?

-Egia da tendentzia bat izaten dela zahartzen garen heinean sedentarismorantz joateko. Kontuan izan behar da norberaren limitazioak ere gehitzen joaten direla urteak pasa-tzen direnean. Goazen Ordiziaren filosofia, aldiz, desberdina da. Gaztetan zituztenak baino limitazio gehiago dituzte, bai, baino hori ez da muga kirola ez egiteko. Gainera, dagoen giroa ere izugarria da.

Gorputza mugitzeaz gain, gainera, emozioak lantzeko espazioa ere bada.

-Beste pertsonekin hitz eginez, konpartituz, lagun taldeak zabalduz eta atzerrikoekin egonez, esaterako, esperientzia askoz ere aberasgarriagoa da. Ostegun honetan, adibidez, Jakintza eta Oianguren eskolako ehun baino gazte gehiagorekin egon ginen. Denok daukagu zer ikasia besteengandik;hala nola, gazteek asko dute ikasteko aiton-amonetaz, garai bateko bizipenak direla eta… eta gaur egungo aiton amonak ere asko dute ikasteko gazteengandik;mugikorraren erabilera izan liteke adibide bat. Hasi berri dugun ikasturtean gazteen presentzia igo egin nahi dugu, elkar lanketa bat egin guztientzako ona dela uste dugulako.

Gainera herriak ere bat egiten du Goazen Ordiziarekin, ezta?

-Noski, hau ez litzateke posible izango udalerri osoan dauden elkarte eta boluntarioengatik: Kimetz, Zuhaizti, Garagune, Osakidetza, Osasun Saila, eguneko zentroa, Udala, Ordizia Kolore… jende mordoa dago egitasmo hau babesten duena, eta horrez gain, beste askok ere parte hartzen dute ahal duten heinean.

Etorkinen presentzia ere nabaria da dinamika honetan eta ostegunero boluntario aritzen dira jendeari laguntzen.

-Ordiziako errealitatea da, etorkinen portzentaia altua dago eta egunerokotasunean haiekin topatzeko aukera handia dago. Goazen Ordizian ere etorkin askok parte hartzen dute;normaltasunez ikusteko aukera ematen du horrek, denak elkarbizitza egiteko. Gainera, etorkinak ez zituztenak horren begi onez ikusten ohartzen dira haiek bezalakoak direla eta horrek, nik uste, guztien eguneroko bizitzan eragin oso positiboa duela, bizikidetza bultzatzen duela eta errespetua ere bai.

Gipuzkoatzen

Mendi bat. Uzturre, ingurukoa naiz eta gertuena dudalako gustatzen zait.

Hondartza bat. Oriokoa. Hondartzara joan ohi naiz, eta trainerutan ere orioko jarraitzailea naizenez, horixe.

Paisaia bat. Berastegiko bailara.

Festa edo ekitaldi bat. Ordiziako Euskal festak.

Zure txoko gustukoena. Lei-tzaran, aparta da.

Herramientas de Contenido