Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Harrera egiteko protokoloa aurkeztu dute Azpeitian

Hainbat eragileren eskutik landutako dokumentuaren helburua “herrira etorri berri direnen gizarteratze prozesua erraztea” da

Domingo, 1 de Octubre de 2017 - Actualizado a las 06:11h

AZPEITIA- Azpeitiko Udaleko eta hainbat eragileetako ordezkariek ostiralean aurkeztu zuten “etorri berriei herrian egiten zaien harrera koordinatzeko” elkarlanean osatu duten protokoloa.

Udaletik jakinarazi dutenez, protokolo hori “Azpeitira iritsi berri direnen eta bertako herritarren arteko elkar harremana, ezagutza eta elkarbizitza hobetzeko erreminta berri bat da”.

Izan ere, herrian ate askotatik egiten zaie harrera iritsi berriei: udaleko zerbitzu ezberdinetan, osasun zentroan, ikastetxe eta hezkuntza zentroetan, eta herriko bestelako elkarteetan (Elkar-ekinen, Elikagaien bankuan, Karitasen...). Estitxu Elduaien, Gizarte Zerbitzuetako batzordeburuaren hitzetan, “orain arte bakoitzak bere moduan egin izan die harrera eta protokolo honen bitartez harrera hori modu bateratuan eta koordinatuan egin nahi da, informazio eta aholkularitza zerbitzu egokiena emateko”.

Udaleko sail ezberdinekin batera, udaltzaingoak, liburutegiak, kiroldegiak, gaztelekuak, emakumeen txokoak, osasun zentroak, ikastetxeek, Udal eskualtegiak, EPAk, ElkarEkin-ek, Elikagai bankuak eta Karitas-ek parte hartu dute harrera protokoloa osatzeko prozesuan. - J.L.

Herramientas de Contenido