Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

V. Urkome Sarien proiektuak hilaren 31 arte aurkez daitezke

Eskualdeko landa eremuko ekimen berritzaileak saritzeko helburuarekin jarri da martxan sariketa

Ane Roteta - Domingo, 1 de Octubre de 2017 - Actualizado a las 06:11h

Eskualdeko udal ordezkariak eta garapen agentzietako ordezkariak, merkatu plazan.

Eskualdeko udal ordezkariak eta garapen agentzietako ordezkariak, merkatu plazan.

Galería Noticia

  • Eskualdeko udal ordezkariak eta garapen agentzietako ordezkariak, merkatu plazan.

ZARAUTZ- Urkome, Urola Kostako Landa Garapeneko Elkartea, eskualdeko proiektu eta ideiak babestu eta laguntzeko asmoarekin jarraitzen du eta bi urtetik behin antolatzen diren Urkome Sariak martxan dira berriro ere. Aurtengoa bosgarren edizioa da eta gaurtik hasi eta hilaren 31 bitartean aurkeztu ahal izango dira lanak.

Zarauzko merkatu plazan egin zen aurkezpenean azaldu zutenez, landa eremuan egiten diren ekimen berritzaileak saritzea da sariketaren helburua, egitasmo horiek balioan jartzea, gizarteratzea eta berrikuntza eta garapena txalo-tzea. Aurten, bigarrenez, Azkoitian izango da sari banaketa San Andres egunean, hain zuzen ere, azaroaren 30ean. Sariketa Urkome elkarteak antolatu du, Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia, Hazi Fundazioa, Iraurgi Berritzen eta Urola Kostako Udal Elkartearen laguntzarekin.

Sei sariAurreko edizioetan bezala, guztira sei sari banatuko dira honako ataletan: nekazaritza jardueraren sustapena, landa eremuko jarduera ekonomikoaren sustapena, landa eremuetako azpiegitura eta zerbitzuak berma-tzea, landa eremuko balioaniztasuna agerian jartzea, Iraurgi Berri-tzenek eta Urola Kostako Udal Elkarteak elkarrekin emango dutena eta bozka bidez emango dena. Lehenengo lau atalak Urkomeren 2015-2020 Landa Garapen Programan sartuta dauden lau garapen ardatzetan oinarrituta daude. Lehen bost sarituek 2.000 euro eskuratuko dituzte beren proiektua aurrera eramateko, eta bozka bidezko botoaren irabazleak, berriz, eskualdeko produktuez osatutako lote bat irabaziko du. Bestalde, nobedade gisa, aurten proiektu guztien zerrenda jarriko dute webgunean, azaroaren 6an, eta bertan bozka emateko aukera izango da sari-banaketa egunera arte.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Lurralde Orekako zuzendaria den Iñaki Labakak “jarduera ekonomikoen beharra eta jarduera horiek errentagarriak izatearen garrantzia” azpimarratu zuen, eta sariketa honetan Aldundia “bidelagun” dela azaldu zuen: “Batetik, ekonomikoki lagunduko dugulako, 13.000 euroko aurrekontua duen lerro honetan %65 finantziatuko duelako;hau da, 9.000 euro inguru. Bestetik, ebazpen mailan aktiboki parte hartuz”.

Eneko Etxeberriak, Iraurgi Berri-tzeneko lehendakariak eta Azpeitiako alkateak, bere aldetik, sari hauek “oso garrantzitsuak direla” nabarmandu zuen, “ez horrenbeste bana-tzen den diruagatik, lehen sektorea balorean jartzeagatik baizik”. “Punta-puntako ideiak daude, jende ekintzailea ere badago, baita apustuak egiteko eta sektore oso bat berritzeko prest daudenak ere. Lehen sektorea guztiz profesionala, produktiboa eta ekonomikoa izan daiteke”, jarraitu zuen.

Urola Kostako Udal Elkarteko lehendakari den Igor Iturainek zehaztu zuen garapen agentzien lana “ezinbestekoa” dela landa garapenean eta, zentzu horretan, beren zerbitzuak eta ezagutza beraien esku jartzen saiatuko direla adierazi zuen.

Esan bezala, lanak urriaren 31 bitartean aurkeztu ahal izango dira Urkomeko bulegoan (Enparan kalea, Azpeitia), eta horretarako bi zatitan banatuko da aurkezpena. Batetik, norberaren datuak zehaztu beharko dira, eta bestetik, proiektu edo egitasmoaren informazioa azaldu beharko da, gehienez 300 karakteretan.

Informazio gehiago eskuratzeko edo zalantzaren bat argitzeko 943 816 500 telefonora deitu edo urkome@urkome.eus helbide elektronikora idatz daiteke.

Herramientas de Contenido

Últimas Noticias Multimedia