Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

XXXVII Aurresku Txapelketako lehen postua Salegirentzat

Pasaian ere izan zen Soinu Zahar lehiaketan, Oiartzungo Izar Etxeberria izan zen irabazle

Lunes, 2 de Octubre de 2017 - Actualizado a las 06:11h

Aurresku eta Soinu Zahar lehia izan zen larunbatean, Pasaian.

Aurresku eta Soinu Zahar lehia izan zen larunbatean, Pasaian. (Foto: N.G.)

Galería Noticia

  • Aurresku eta Soinu Zahar lehia izan zen larunbatean, Pasaian.

donostia- Beñat Salegi errenteriarra izan da XXXVII Gipuzkoar Aurresku txapelketan lehen postua lortu duena. Larunbat arratsaldean ospatu zen lehia, Pasai Antxoko Ibaiondoko frontoian. Aurresku txapelketaz gainera, XI. Soinu Zahar Txapelketa ere jokatu zen bertan.

Aurresku lehiaketan hamaika dantzarik hartu zuten parte eta bertan, aipatu bezala, Salegik eskuratu du lehen saria -urrezko domina, Dantzarien Biltzarreko trofeoa, Kutxaren Trofeoa, Gerrikoa eta 350 euro eskuratu zituen-. Bigarren postua, aldiz, Lezoko Iker Sanzentzat izan zen. Ibarrako Aimar Odriozola izan zen hirugarren saria lortu zuena.

Soinu Zahar Txapelketari dagokionez, Oiartzungo Izar Etxeberria izan zen nagusi. Etxeberriak laugarren aldiz irabazi du txapelketa hau -Dantzarien Biltzarreko trofeoa, Kutxaren trofeoa, Lepo zapia eta 350 euro eskuratu zituen-- Bere atzetik, bigarren postua, Oiartzungo Katerin Arolak lortu zuen. Elgoibarko Nerea Sasiainentzat, berriz, izan zen hirugarren postua.

Pasaiako Udala, Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarra eta Alkarkide Dantza taldea izan dira saio hauen antolatzaileak. - N.G.

Herramientas de Contenido