Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra
eustaten aravera

EAEn 6.249 hil dira urteko lehen hiruhilekoan, iaz baino %9,6 gehiago

Araban 801 lagun hil dira, Bizkaian 3.367 eta Gipuzkoan 2.081

EP - 2017(e)ko urriaren 2a, astelehena - 10:55etan eguneratua

Amurrio amplía la capacidad de su cementerio

Amurrioko hilerria

Galería Noticia

Amurrio amplía la capacidad de su cementerio

Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) 6.249 lagun hil dira urteko lehen hiruhilekoan, 2016ko aldi berean baino %9,6 gehiago. Hildako guztien artetik 2.964 gizonak izan dira (%3,3 gehiago), eta 3.285 emakumeak (%15,9 gehiago). Araban 801 lagun hil dira, Bizkaian 3.367 eta Gipuzkoan 2.081, Eustaten datuen arabera.

BILBO. Heriotza eragile nagusiak zirkulazio sistemaren gaixotasunak (1.668 hildako) eta tumoreak (1.572) izan dira, eta bien artean heriotzen %51,8 eragin dute. Hirugarren eragile nagusia arnas aparatuko gaixotasunak izan dira, 966 heriotzarekin (%15,5).

Arnas aparatuko gaixotasunen ondorioz hildakoak %50,2 gehitu dira 2017ko lehen hiruhilekoan, eta 966 heriotza ekarri dituzte, 2016ko hiruhileko berean (643) baino %50,2 gehiago eta laugarren hiruhilekoan (548) baino %76,3 gehiago. Nerbio sistemaren gaixotasunengatik (Alzheimer eta Parkinson) 437 pertsona hil dira urtarril, otsail eta martxoan, aurreko urteko hiruhileko berean baino %13,2 gehiago.

Heriotzen kausak ez dira berdinak izan sexu batean eta bestean. Gizonezkoen artean, tumoreak hilgarriago gertatu dira zirkulazio aparatuko gaixotasunak baino, eta emakumeen artean, berriz, heriotzen kausa nagusia zirkulazio aparatuko gaixotasunak izan dira eta, ondoren, tumoreak. Arnas aparatuko gaixotasunak hirugarren heriotza kausa dira bi sexuetan.

Urteko lehen hiruhilekoan hildakoen arteko lau urtebetetik beheragoko haurrak izan dira: neskato bat eta hiru mutiko. Azkenik, 2017ko lehen hiruhilekoan EAEk 2.199 biztanle galdu ditu;Bizkaian 1.395 biztanle gutxiago izan dira, Gipuzkoan 716 gutxiago eta Araban 88 gutxiago.