Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Bertsolari Txapelketako sarrerak salgai daude

Finalaurre eta finalerako txartelak bertsosarrerak.eus webgunean eskuratu daitezke

Martes, 3 de Octubre de 2017 - Actualizado a las 06:11h

donostia- Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurreko eta finalerako sarrerak salgai jarri ziren atzo, Bertsozale Elkarteak ezagu-tzera eman zuenez.

Orain arte, elkarteko bazkideek lehentasuna izan dute txartelak erosterako garaian. Atzotik, ordea, bazkide ez direnek ere badituzte finalaurrekoetako eta finalerako sarrerak erosteko aukera.

Txapelketako saio guztietarako sarrerak, beti bezala, www.bertsosarrerak.eus atarian daude salgai.

Finalerako sarreren kasuan, berriz, atari horretaz gain, Euskal Herriko hainbat salmenta guneetan ere lortu daitezke. Salmenta gune fisikoen zerrenda Bertsozale Elkarteko webgunean (www.bertsozale.eus) kontsultatu daiteke.

Salmenta gune horietan sarrera arruntak dira eros daitezkeenak. Bazkideen eta gazteen sarrerak Internetez bakarrik eskuratu daitezke. - N.G.

Herramientas de Contenido