Bertsolari Txapelketa

Jon Martin eta Oihana Iguaran, finalaurrekoetarako sailkatuta

Asteburuan jokatutako Bertsolari Txapelketa Nagusiko saioetan nagusitu ziren

M. Mindegia Alberto Elosegi - Martes, 3 de Octubre de 2017 - Actualizado a las 06:10h

Jon Martinek eskuratu zuen garaipena Seguran jokatutako saioan.

Jon Martinek eskuratu zuen garaipena Seguran jokatutako saioan. (ALBERTO ELOSEGI)

Galería Noticia

Jon Martinek eskuratu zuen garaipena Seguran jokatutako saioan.

iruñea- Bertsolari Txapelketa Nagusiaren baitan, bi bertsolari gehitu zaizkio zuzenean finalaurrekoetara igaroko direnen zerrendara, ostiralean eta larunbatean bi saio jokatu ondoren. Ostiralean Seguran ospatutako saioan, Jon Martin oiartzuarrak eskuratu zuen garaipena eta larunbatean, Leitzan jokatutakoan, Oihana Iguaran (Amasa-Villabona, 1991) izan zen garaile.

700 bertsozaletik gora bildu ziren Segurako Baratze pilotalekuan ospatu zen saioan, Bertsolari Txapelketa Nagusiko bigarren final laurdena jarraitzeko. Oier Suarezek proposatutako gaiei erantzuten, Jon Martinekin batera, Unai Gaztelumendi, Nerea Elustondo, Felix Zubia, Ander Fuentes Itturri eta Beñat Iguaran bertsolariak aritu ziren.

Final laurdenetan zehaztutako lanak bete dituzte bertsolariek binaka, hiruna bertso zortziko handian lehenik eta zortziko txikian gero;banaka, lehen puntua emanda, zor-tziko txikian;berriro ere binaka hamarreko txikian;eta, azkenik, kar-tzelako lana. Azken lana amaituta, puntuak banatu ditu epaimahaiak: Eneko Bidegain, Maite Sukia, Jurgi Fuentes, Karlos Ibarguren, Jon Abril, Aitor Jimenez eta Iñaki Aurrekoetxea aritu ziren horretan. Puntuazioa zenbatuta, Oier Suarezek jakinarazi zuen epaimahaiaren ebazpena, oiartzuarrari garaipena emanez. Hala, lehen finalaurrekoan kantatuko du Bastidan, urriaren 28an. Saio horrek jada baditu beste bi bertsolari zehaztuta: Igor Elortza eta Sustrai Colina. 673,5 puntu lortu zituen Jon Martinek;665,5 Nerea Elustondok;655,5 Beñat Iguaranek;629,5 Ander Fuentes Itturri-k;620 Unai Gaztelumendik;eta 594 Felix Zubiak.

Are jendetsuagoa izan zen larunbatean, Leitzan jokatutako saioa. Izan ere, 1.200 ikus-entzulek jarraitu zuten Oihana Iguaran, Julio Soto (egungo Nafarroako txapelduna), Agin Laburu, Oihana Bartra, Unagi Agirre eta Iñaki Apalategi bertsolarien jarduna, Maider Ansaren gidaritzapean.

Puntuazio osoa zenbatuta, Ansak eman zuen sailkapenaren berri: Oihana Iguaranek lortu zituen puntu gehien, 714, hain zuzen. Haren ondotik, hauxe izan zen puntuazioa: 686 Agin Laburuk, 685 Iñaki Apalategik, 678,5 Julio Sotok, 674,5 Unai Agirrek, eta 619,5 Oihana Bartrak. Eneko Bidegainek, Maite Sukiak, Jurgi Fuentesek, Karlos Ibargurenek, Jon Abrilek, Aitor Jimenezek eta Iñaki Aurrekoetxeak osatu zuten epaimahaia eta idazkari lanetan aritu ziren Joxe Mari Altuna eta Ane Errazkin.

Honenbestez, Durangon azaroaren 12an jokatuko den finalaurrekoan izango da Oihana Iguaran;Aitor Mendiluze izango du bertsokide, oraindik zehazteke dauden beste lau bertsolarirekin batera.

Finalaurrekoetako sailkapena erabakiko duen final-laurdenetako fasea bukatzeko hiru saio gelditzen dira: asteburu honetan jokatuko dira horietako bi, Zallan ostiralean, eta Zumaian larunbatean.

sailkapena

Final-laurdenak: 18 bertsolari sailkatuko dira

Oihana Iguaran 714.00

Alaia Martin 712.00

Agin Laburu 686.00

Iñaki Apalategi 685.00

Julio Soto 678.50

Unai Agirre 674.50

Jon Martin 673.50

Nerea Elustondo 665.50

Beñat Iguaran 655.50

Aimar Karrika 651.50

Beñat Ugartetxea 631.50

Ander Fuentes ‘Itturri’ 629.50

Ander Lizarralde 627.00

Mikel Artola 620.00

Unai Gaztelumendi 620.00

Oihana Bartra 619.50

Xabi Maia 598.50

Felix Zubia 594.00