Udazken kanpainako lehen zozketa egin dute Lazkaon

Guztira lau zozketa egingo dira Lazkaon erosten duten herritarren artean;helburua bertako erosketak bultzatzea da

Martes, 3 de Octubre de 2017 - Actualizado a las 06:11h

Lazkaoko udazken kanpainako zozketako lehen irabazlea. N.G.

Lazkaoko udazken kanpainako zozketako lehen irabazlea. N.G.

Galería Noticia

Lazkaoko udazken kanpainako zozketako lehen irabazlea. N.G.

lazkao- Lazkaoko Udalak eta LazkaOn merkatari elkarteak antolatutako Udazkenean aisiaz gozatu Lazkaon kanpainaren barruan egin du lehen zozketa. Zine denboraldirako hiru bono zozkatu dira, eta hauek dira saridunak: Eneko Aldasoro, Ane Carrion eta Mª Karmen Baztarrika. Aitor Altuna Lazkaoko Udaleko zinegotziak, Ainitze Korta LazkaOn elkarteko ordezkariak eta Helene Berreteaga Goierriko Merkatal Bulego Teknikoko arduradunak banatu zituzten sariak.

Herriko 52 merkatari eta 27 ostalari ari dira parte hartzen kanpainan eta lazkaotarrek erosketak herrian egiteak duen garrantzia nabarmentzea da helburua. Hala, merkataritzak eta ostalaritzak Lazkaoko ekonomiari eta lanpostuei egiten dien ekarpena aintzako-tzat hartzea ere bai.

Hurrengo zozketa bihar bertan izango da eta hiru ebook zozkatuko dituzte. Urriaren 11n, berriz, kiroldegirako urte baterako hiru bazkidetza zozkatuko dira eta urriaren 18an hiru afari.

Kanpainan parte hartzen duten ostalariek eta merkatariek txartelak banatuko dituzte bezeroen artean, eta erosketa edo kontsumizio bakoi-tzagatik eranskailu bat emango dute. Ostalariek banatuko dituzten txartelak betetzeko, bezeroek zortzi taberna ezberdinetako eranskailuak lortu beharko dituzte. Merkatarien txartelak, aldiz, bost eranskailu ezberdinez ​osatu beharko dira;horietako bi, gutxienez, Lazkaon merkataritza elkarteko kide diren merkatarienak izan beharko dira. Behin txartela osatuta, udaletxeko sarreran dagoen kutxan sartu beharko dute txartela herritarrek, izen-abizenak eta kontakturako telefonoa zehaztuta. Kutxan jasotako txartelen artean egingo dira zozketak. - M.A.