Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Mintzalaguna bosgarren urtez abian izango da Hondarribian

Aurtengo helburua “iazko 80 partaide eta hamahiru mintza taldeen kopuruak gainditzea” da

Xabier Sagarzazu - Miércoles, 4 de Octubre de 2017 - Actualizado a las 06:11h

Mintzalaguneko antolatzaile eta parte-hartzaileka, Gipuzkoa plazan egindako aurkezpenean.

Mintzalaguneko antolatzaile eta parte-hartzaileka, Gipuzkoa plazan egindako aurkezpenean. (Xabier Sagarzazu)

Galería Noticia

  • Mintzalaguneko antolatzaile eta parte-hartzaileka, Gipuzkoa plazan egindako aurkezpenean.

Hondarribia- -Euskara ikasten ari direnak eta hauei ikasitakoa praktikan jartzen lagunduko dieten hondarribiarrak elkartzeko, bosgarren urtez abian izango da ikasturte honetan Mintzalaguna programa.

Ekimen hau, eta modu berean eta bigarren urtez ikastetxeetako gurasoak elkartuko dituen Gurasolaguna programa astelehenean aurkeztu zituzten Gipuzkoa plazan, udaletxeko arduradunek, programaren koordinatzaile den Maite Agirrek, eta udal euskaltegiko ete hiriko ikastetxeetako arduradunek.

kopuruak hobetzea“Lau ikasturteren ostean, Mintzalagunak iaz 80 parte-hartzaile finko izan zituen, ordutegi eta egun desberdinetan hamahiru mintza taldetan astero solasean aritzera bildu zirenak. Aurtengo helburua, ahal bada, kopuru hori hobetzea” izango dela azaldu du Maite Agirrek.

Maiztasunez elkartzen diren talde antolatuei, gainera, “hilean behin egiten diren ekintzetara joaten diren pertsonak gehitu behar zaizkie;batzuek, aurreko urteetan mintza taldeetan aritu izandako ikasle edo mintzalagunak dira, beste batzuek, besterik gabe irteera, afari edo bisita gidatuetara etortzera animatzen direnak”, gaineratu Hondarribiko Mintzalaguna programaren koordinatzaileak.

Bestalde, bigarren ikasturteari ekingo dio ikastetxe desberdinetako gurasoak euskara praktikatzera biltzen dituen Gurasolaguna programak. Honi buruz, Maite Agirrek azaldu du “aurreko ikasturtea bi talderekin” amaitu zela eta dei egin die gurasoei honetan ere izena ematera, “ordutegi egokituak baititu Gurasolagunak, umeekin batera ere elkartzeko aukera emanez eta nahi izanez gero, ikastetxeak berak jarritako lekuarekin”.

izen-ematea, martxanMintzalaguna eta Gurasolaguna ekimenetan parte hartu nahi dutenek, ikasle izan ala hauei praktikatzen lagundu nahi dieten euskaldunak, martxan dute izen-ematea, atzotik eta urriaren 14ra arte.

Honetarako, Pampinot kaleko Udal Euskara Zerbitzuaren bulegora jo ahal da, e-posta idatzi mintzalaguna@hondarribia.eus helbidera edo Internetera jo, www.hondarribia.euseta labur.eus/hondarribia web helbideetara.

Herramientas de Contenido

Más sobre Vecinos

ir a Vecinos »