Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

‘Ongi etorri eskolara’ jarri dute martxan Zarauzko Antoniano eta Orokietan

Kanpotik etortzen diren ikasleei harrera ona ematea eta kultur aniztasuna lantzea dira ekimenaren helburuak

Miércoles, 4 de Octubre de 2017 - Actualizado a las 06:11h

Iratxe Zorrozua eta Elkarrekin kooperatibako kideak.

Iratxe Zorrozua eta Elkarrekin kooperatibako kideak. (Argazkia: N.G. )

Galería Noticia

  • Iratxe Zorrozua eta Elkarrekin kooperatibako kideak.

Zarautz- Zarauzko Antoniano eta Orokieta ikastetxeetan Ongi etorri eskolara ekimena jarri dute martxan, ikastetxe barruan kultur aniztasuna ezagutu eta lantzeko, eta kanpotik etortzen diren ikasleei harrera ona emateko helburuarekin. Bestalde, Familia Lagunaprograma ere abiatuko dute, haurren familiak elkar ezagutzeko eta eskolarako egokitzapena errazago egiteko.

“Migrazioaz ari garenean, ezinbestean integrazioaz ari gara, helburua beraien integrazioa baita. Gure ustez, haurren integrazio gune naturala eskola da, eta horregatik jarri dugu programa hau martxan herriko bi ikastetxetan”, azaldu zuen prentsaurrekoan Iratxe Zorrozuak Immigrazio zinegotziak.

Elkarrekin kooperatibako Dorleta Mikeok zehaztu zuenez, proiektu hau Donostiako ikastetxe batean jarri zen martxan lehen aldiz, eta beste bost ikastetxetara zabaldu ondoren, Zarautzera ekartzea erabaki zuten. Hala, sentsibilizazio lana egiten dute, eta kultur artekotasuna lantzen dute formakuntza saio ba-tzuetan. Haren esanetan, proiektu honek “eskola bere osotasunean, eskolaren komunitate guztia” har-tzen du kontuan”. “Oso garrantzi-tsua iruditzen zaigu proiektu honetan familien inplikazioa, bai jatorria bertan duten familiena, baita beste herrialdetatik etortzen diren familiena ere”, azaldu zuen.

‘Familia laguna’Zentzu honetan, Familia Laguna programa zer den ere azaldu zuen: “Azken finean, familiek elkar ezagutzeko erabiltzen dugun programa bat da. Seme-alabak gela berdinean dituzten bi familia aurkezten ditugu, bat bertakoa eta bestea kanpokoa, eta familia lagun horretan babesa izango dute edozer gauzetarako. Eskolarako egokitzapen horretan, hasieran familia batzuk galduta ibiltzen dira, eta egokitzapen hori xamurragoa izan dadin familia lagun bat izango dute eskolarekiko informazio guztia zabalduko diona”. - A.R.

Herramientas de Contenido