UEUk bi ikastaro berri eskaniko ditu udazkenean Azpeitian

Argazkilaritza eta sormena izango dira jorratuko diren gaiak eta interesatuek izena eman dezakete jada

Miércoles, 4 de Octubre de 2017 - Actualizado a las 06:11h

azpeitia- Udako Euskal Unibertsitateak (UEUk) bi ikastaro berri eskainiko ditu udazken honetan Azpeitian.

Horietako bat, Argazki kontakizuna. Istorioak garatzeko estrategiak izenekoa, hilaren 31tik azaroaren 28ra bitartean burutuko da, Argazki elkartearen egoitzan eta Jesus Mari Arruabarrena itzal handiko argazkilariaren eskutik. Saioak astearteetan egingo dira (18.00etatik 21.00etara) eta izena hilaren 17ra arte eman daiteke.

Bigarren ikastaroa, Gaitasun sortzaileari ateak irekitzen izenekoa, hilaren 16tik azaroaren 13ra bitartean egingo da Baigeran. Saioak astelehenetan izango dira (18.00etatik 21.00etara) eta izena hilaren 9ra arte eman daiteke.

Matrikula Udaleko Gizarte zerbitzuetan edo ikastaroak@azpeitia.eus helbidera idatziz egin daiteke (prezioa 18 eurokoa da). - J.L.